Eduki publikatzailea
Atzealdea Langileen motibazioan eragin, eta enpresaren errendimendua hobetzeko doako laguntza
2025·10·09

Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Eskualdeak 2025 hitzarmenaren baitan, Urola Kostako enpresak hobetzeko programa abiatu du. "Lanaren Zentzua" egitasmoak, emaitza oso positiboak ekarri dizkie aurreko ediziotan parte hartu duten hainbat enpresei, eta ekimenera batzeko aukera du orain hala nahi duenak.
Aurrerapausoak eta hobekuntzak
Enpresaren barne-antolamendua aldatzea da asmoa, gero horrek langileen motibazioan eta konpromiso-mailan eragin dezan. Gainera, talentua erakartzen ikastea ere izango da helburua, profil kualifikatuak biltzeko. Horrekin batera, berrikuntza proiektuetan ere jarriko da fokoa.
Hau guztia lortzeko diagnostikoa egingo dute lehenik, eta hausnarketa prozesua gehituko zaio. Azkenean, programa gidatuko duten adituekin batera ekintza-esku-hartze plana osatuko dute.
Proiektua moldagarria da, diagnostikoa egin ondoren enpresaren erabakia izango baita hurrengo faseekin aurrera egitea. Prozesu guztian zehar gaian eskarmentu zabala duten profesionalen eskutik lan egiteko aukera izango dute parte hartzaileek.
Doan Urola Kostako enpresentzat
Programan parte hartzea DOAKOA da, Urola Kostako Udal Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak -Eskualdeak 2025 hitzarmenaren baitan- diruz laguntzen baitute.
Informazio gehiago: enpresa@urolakosta.eus