Eduki publikatzailea
Atzealdea Langileen motibazioan eragin eta errendimendua hobetzeko martxan da Lanaren Zentzua
2026·04·24

Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Eskualdeak 2025 hitzarmenaren baitan, “Lanaren Zentzua” programa habian jarri du beste urte batez. "Lanaren Zentzua" egitasmoak, emaitza oso positiboak ekarri dizkie aurreko ediziotan parte hartu duten enpresei, eta ekimenera batzeko aukera du orain hala nahi duenak.
Aurrerapausoak eta hobekuntzak
Ekimenaren helburua da langileentzako zentzuzko lan-testuinguruak sortzea erakundearen produktibitatea eta errendimendua hobetzeko. Horretarako, enpresaren barne-antolamendua eraldatzea proposatzen da: langileen konpromisoa indartzeko, talentu kualifikatua erakartzeko eta berrikuntza sustatzeko.
Hau guztia lortzeko, enpresek, programa gidatuko duten adituekin batera, lehenik diagnostikoa egingo dute, ondoren hausnarketa prozesua garatuko dute, eta azkenik, ekintza-esku-hartze plana osatuko dute.
Proiektua moldagarria da, diagnostikoa egin ondoren enpresaren erabakia izango baita hurrengo faseekin aurrera egitea. Prozesu guztian zehar gaian eskarmentu zabala duten profesionalen eskutik lan egiteko aukera izango dute parte hartzaileek.
%100 diruz lagundua
Programan parte hartzea doakoa da Urola Kostako enpresentzat, Urola Kostako Udal Elkartearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketari esker.
Informazio gehiago: enpresa@urolakosta.eus