Berriak
Atzealdea

Lantokietan Mugikortasun Planak egiteko informazio jardunaldia martxoaren 9an

Eskualdeko enpresei bideratutako saioa da, online; 10:00etatik 11:30era bitartean

2022·02·28


MUGI Urola Kostan ekimena abiatu du Urola Kostako Udal Elkarteak, aurrera begirako eskualde mailako mugikortasun plana garatu eta energia- jasangarritasunaren alorrean sentsibilizazioan eragiteko asmoz.

Informazio jardunaldia enpresentzat

Testuinguru horretan, eskualdeko enpresei bideratutako informazio jardunaldia antolatu da. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 254/2020 dekretuaren arabera, 100 langiletik gorako enpresa guztiak legez derrigortuta daude 2022ko azaroaren 10erako Mugikortasun Plan bat izatera. Martxoaren 9an, asteazkenean, 10:00etatik 11:30era bitartean egingo da on line saioa.

Jardunaldiaren bitartez, lantokietan Mugikortasun Planak garatu ahal izateko zein erreminta eta baliabide dituzten azaldu nahi zaie eskualdeko enpresei. Horretarako, energiaren alorrean erreferentziazko hainbat erakundetako adituk parte hartuko du lan-saioan; besteak beste, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterreko, EEE Euskal Energia  Erakundeko edota Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen saileko kideek.

Gai-zerrenda:

  • MUGI Urola Kostan ekimenaren aurkezpena
  • EAEko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 254/2020 Dekretuaren aurkezpena
  • Lantokietarako Mugikortasun Planak egiteko gida
  • Innovabide Sarea-Bide segurtasuna enpresetan

Dagoeneko eskura dago jardunaldiaren programa

Argibideak eta izen-ematea

Jardunaldian parte hartu nahi duten enpresek, ekintzaileek nahiz erakundeek izen-emate orria bete beharko dute. Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan.

Informazio gehiago

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi iezaguzu e-posta bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Urola Kostako Behatokia (Idoia Etxarri)

  • prospekzioa@urolakosta.eus
  • Tel. 943890808