Berriak
Atzealdea

Legezko erantzukizunak ziber-eraso baten aurrean

Aurrez aurreko informazio-jardunaldia egingo da otsailaren 17an

2022·02·07


Tamalez, geroz eta ohikoagoak bihurtu dira enpresenganako zibererasoak. Gaur egun, enpresentzat ezinbestekoa bihurtu da zibersegurtasunaren arloa indartzea.  Ildo horretan, informazio jardunaldiaren helburua da eskualdeko enpresei zibereraso ohikoenak azaltzea eta eraso motaren araberako legezko erantzukizunak ezagutaraztea.

  • Data: Otsailak 17 (osteguna)
  • Ordutegia: 09:30 – 12:30
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartea. Abendaño industriagunea, Urdaneta bidea 6, Zarautz

Gai-zerrenda:

  • Nola defendatu zibereraso arruntenetatik
  • Legezko erantzukizunak zibereraso moten arabera
  • Mahai-ingurua enpresa parte hartzaileekin: Gertakarien eta haien legezko ondorioen gainean eztabaidatzea eta esperientziak trukatzea

Hizlariak: María Penilla eta Koldo Peciña  (ZIUR Fundazioa)

Argibideak eta izen-ematea:

Izen-ematea aintzane@urolakosta.eus helbidearen bitartez bideratuko da; mezuan ondorengo datuak zehaztuta:

  • Enpresaren izena
  • IZK
  • E-maila
  • Harremanetarako pertsonaren izen-abizenak
  • Telefonoa

Izena emateko epea otsailaren 14an amaituko da. Plaza kopurua mugatua da; gehienez ere, 15 partaide.

Ekimen  hau “Gipuzkoa digitala. ETE digitala” dirulaguntza programaren 2021ko deialdiaren baitan finantzatuta dago. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA