Berriak
Atzealdea

Martxotik urrira bitartean, digitalizazio arloko 6 tailer eskainiko dira

Digitalizazioaren alorrean urratsak emateko eta estrategia digitalak garatzeko prestakuntza eta aholkularitza eskainiko zaie eskualdeko enpresei

2022·03·01


Urola Kostako Udal Elkarteak jarraipena emango dio OSTIRAL TEKNOLOGIKOAK egitasmoari. SPRIren “Inplantariak” zerbitzuaren baitan, digitalizazioaren alorrean urratsak emateko eta estrategia digitalak garatzeko prestakuntza eta aholkularitza eskainiko zaie eskualdeko enpresei.

Martxoan hasi eta urrira bitartean, guztira, 6 prestakuntza tailer eskainiko dira; aurrez aurre, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. Lan saioak goizetan izango dira eta bakoitzak 3 orduko iraupena izango du; 09:30tatik 12:30tara.

Onuradunak

Nork parte hartu dezake programa honetan? Bada, autonomoek, ekintzaileek eta merkataritza eta ostalaritza sektorekoak ez diren 10 langile baino gutxiagoko mikroenpresek. Industria jardueren kasuan, 25 langile baino gutxiagoko enpresek ere bai.

Prestakuntza eta aholkularitza

8 hilabetez luzatuko da trebakuntza egitasmoa.  Eskaintzen diren 6 saioetatik, gutxienez, 3 saiotan izena eman eta parte hartu beharko da. Interesdun bakoitzak aukeratuko du zein saiotan. Tailerretan parte hartu ondoren, eskatzaile guztiek banakako aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko aukera izango dute teknologien erabilera adimentsuan urratsak eman ditzaten. Horretarako, eskura izango dituzte Udal Elkarteko instalazioak aurrez eskaera eginda.

Argibideak eta izena emateko

Prestakuntza tailerretan parte hartzeko, izen ematea Urola Kostako Udal Elkartearen bidez egin behar da. Intereseko ikastaroak adieraztearekin batera, ondorengo datuak beharko ditugu: enpresaren izena, harremanetarako pertsonaren izen abizenak, harremanetarako e-maila eta telefono zenbakia. Datu horiek erabiliko dira, soilik, ikastaroen kudeaketarako.

Enpresentzako zerbitzuak (Eli Uzkudun)

  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus