Berriak
Atzealdea

Oraindik eman daiteke izena edizio berrian

Egitasmoari buruzko xehetasun guztiak azaltzeko, informazio saioa egingo da urtarrilaren 20an

2022·01·13


Bi aste barru, urtarrilaren 31n abiatuko da lana lortzera bideratutako Hazilan proiektuaren edizio berria.  Plaza kopurua mugatua da; gehienez 16 partaidek parte hartuko dute ekimenean, baina oraindik ere zabalik dago izen-ematea. Pertsona gehiagok izen emango balute, hautaketa prozesua egingo da.

Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez bideratutako programa da Hazilan. Hain zuzen ere, finantzaziorako funtsen %50 Europako Gizarte Funtsak ematen du eta 20-44 urte eta goi mailako ikasketak dituztenen laneratzea erraztu edota lan aukerak hobetzeko helburua du.

Informazio saioa

Egitasmoari buruzko xehetasun guztien berri emateko, informazio saioa egingo da. Bilera urtarrilaren 20an izango da; goizeko 11:00etan. Edizio berria aurkeztearekin batera, izen-emateari buruzko argibideak ere emango dira informazio saioan.

  • Eguna eta ordua: urtarrilak 20, osteguna, 11:00etan
  • Non: Urola Kostako Udal Elkartean, aurrez aurre.
  • Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta

Argibideak eta izen- ematea:                                  

Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan.

Argibideak jasotzeko:

Hazilan programa da 20-44 urte bitarteko pertsonentzat eta goi mailako ikasketak dituztenentzat. Eskualdekoek lehentasuna izango dute. Programak, hiru atal nagusi izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea (zeharkako konpetentziak lantzeko), ondoren PRESTATU (prestakuntza osagarria) eta, azkenik, KOKATU fasea (praktikaldia enpresetan). Xehetasun guztiak eskuragarri daude hemen

Ekintza hau Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez egin da. Proiektu horren finantzaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, Europako Gizarte Funtsa-k eman du.