Araudia

Ordenantza arautzaileren aldaketa

Ordenantza arautzaileren aldaketa

Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2022ko martxoaren 24an egindako bilkuran, hasierako onespena eman zion Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan etxeko hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzua arautzen duen ordenantzari. Horren ondotik, espedientea jendaurrean erakusgai jartzeko iragarkia argitaratu zen Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN, 2022ko martxoaren 31n, 62. zenbakian. Ezarritako epean erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko bilakatu da onarpena. Apirilaren 2ko 7/1985 Legeak (Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituenaren) 70.2 artikuluak xedatutakoa betetzeko, eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN aipatutako ordenantzaren 48. artikuluaren testu berriaren edukia argitaratzen da.

GAO, 2022-06-01, 103. zenbakia