Dokumentuak

Ordenantza fiskala: behin betiko onartutzat

Ordenantza fiskala: behin betiko onartutzat

Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskala onartutzat ematen da.

Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2021eko urriaren 25ean egindako ohiko bilkuran, hasierako onarpena eman dio Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskala aldatzeari.

Erabakia jendaurrean erakusgai jarri da, eta ezarritako epean ez da erreklamaziorik ez oharrik jaso. Horrenbestez, ordenantza behin betiko onartutzat ematen da, 2022kourtarrilaren 1eko eraginarekin. GAO, 2021-12-22, 243.zk.