Eduki publikatzailea
Atzealdea OSTAUROLA prestakuntza ekimena abiarazi du Urola Kostako Udal Elkarteak, ostalaritza alorrean lan egin nahi duten herritarrei zuzenduta
2023·10·13
Zurekin Ostalaritza Elkarteak eta Aiala Ostalaritza eskolak 2023ko ekainean antolatutako ikastaroaren emaitza onak ikusita, Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko Ostalaritza Elkarte guztiekin batera (Arkupe, Orioko merkatari, ostalari eta profesionalen elkartea; Gertu, Zumaiako merkatari eta ostalari elkartea; eta Zurekin, Zarauzko Ostalari elkartea) esperientzia hori eskualdera zabaltzera erabaki du.
Izan ere, Urola Kosta eskualdearen erakargarritasun turistikoa nabarmena da eta turismo-enpresak, ostatuak, merkataritza eta ostalaritza sektoreak indar handia dute gurean.
Hain zuzen, gaur egun, Urola Kostan guztira 379 ostalaritza eta ostatu-establezimendu daude. Eskualdean, 2022an, dagoeneko, 1.574 lanpostu zuzen sortu ditu sektore honek. Datu horiek agerian uzten dute sektoreak eskualdean duen garrantzia.
Prestakuntza programaren xehetasunak
2023ko azaroan, eskualdeko herritarrei zuzendutako 60 orduko prestakuntza eskainiko da.
- Noiz: 2023/11/06 - 2023/12/20
- Ordutegia: 9:30 - 12:30, astelehenetik ostiralera
- Lekua: Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
- Edukia:
■ Taberna-kafetegiko oinarrizko eragiketak. 6 ordu. Zerbitzua prestatu, muntatu eta garatzea.
■ Jatetxeko oinarrizko eragiketak. 12 ordu Zerbitzua prestatu, muntatu eta garatzea.
■ Taberna-kafetegiko zerbitzuak. 3 ordu Barrako Mise en place, edari hotz eta beroen antolaketa eta zerbitzu zuzena.
■ Jatetxeko eta ekitaldi berezietako zerbitzuak. 6 ordu, Ikasitakoa praktikan jarri ekitaldien zerbitzura hurbilduz.
■ Ardoa eta bere zerbitzua. 3 ordu, hurbilketa eta ezagutza.
■ Eskaintza gastronomikoak. 3 ordu, nola egin eskaintza gastronomiko bat, nola eskaini eta nola interpretatu.
■ Jatetxe-arloko komunikazio-teknikak. 3 ordu.
■ Segurtasuna eta higienea elikagaiak manipulatzean. 6 ordu, manipulatzaile-txartela lortzea eta higienearen garrantzia.
■ Laneko prestakuntza eta orientabidea. 3 ordu, ostalaritzako hitzarmenera hurbiltzea, kontratua, nominak…
■ Euskara. 15 ordu, euskarara hurbiltzea ostalaritzan.
Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da, eta, praktikak Aiala Ostalaritza Eskolako instalazioetan burutuko dira.
Ikastaroan parte hartzen dutenekin Ostalaritza arloko lan-poltsa bat sortuko da, eskualdeko ostalaritza elkarteko bazkideek dituzten langile beharrak asetzeko.
Izen ematea
Izen ematea zabalik dago jada eta Udal Elkartearen egoitza elektronikoan egin daiteke. Edozein kasutan, tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, aurrez aurre Udal Elkartean egin dezakete (8:00-14:00).
Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko
Urola Kostako Udal Elkartea
Enplegu zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)
- Tel. 943890808
- lanpoltsa@urolakosta.eus