Eduki publikatzailea

Atzealdea Otsaila zein martxoan euskara eta estimulazio psikoemozionalari buruzko doako ikastaroak eskainiko dira berriro, Zaindu Urola Kosta ekimenaren baitan

Otsailaren 19an ekingo zaio zaintza arloan aritzeko euskarazko hiztegia ikasteko oinarrizko ikastaroari eta adineko pertsonen ongizatean positiboki eragiteko ikastaroa, berriz, martxoaren 4an hasiko da.

2024·01·30


Zaindu Urola Kosta ekimenak urtebete baino gehiagoko ibilbide du jada eta helburu du zaintza sektorea profesionalizatzea eta sektorean kalitatezko enplegua sustatzea. 

Helburu horri lotuta joan den urteko azaroan eta abenduan euskara eta estimulazio psikoemozionalari buruzko doako ikastaroak eskaini ziren, noski, ekimena bera bezala, zaintza arloan lan egiten duten edo lan egin nahi duten herritarrei zuzenduta. 

Oraingoan, ikastaroen arrakasta ikusirik, otsailean eta martxoan berriro eskainiko dira bi ikastaro hauek, sektorea profesionalizatzeaz haratago, zaintza arloan lan egin nahi dutenen ezagutzak areagotzeko. Kasu honetan ere, lehentasuna izango dute langabezian dauden pertsonek eta iaz bezala, bietan izena eman daiteke edota bakarrean. 

Euskara

Urola Kostan adineko pertsonek beraiekin harremana euskaraz izatea eskatzen dute. Hori dela eta, euskaraz dakiten zaintzaileak baloratzen dituzte. Behar hori asetzeko 30 orduko ikastaroa antolatu da:

  • Edukia: Zaintza arloan aritzeko euskarazko hiztegia (oinarrizko maila).
  • Noiz: 2024/02/19- 2024/03/01
  • Ordutegia: 15:00 - 18:00
  • Non: Oteitza Lizeo Politeknikoan (Gipuzkoa Kalea, 5, 20800 Zarautz)
  • Nork eskainia: Zarauzko Udal Euskaltegiak

Estimulazio psikoemozionala

Adineko pertsonen kalitatezko zaintzak, horien alderdi kognitiboa, emozionala eta fisikoa estimulatzea eskatzen du, horien ongizatean positiboki eragiteko. Hori dela eta, honako ikastaroa antolatu da:

  • Edukia: Pertsonen bizi-historia, gustuak, beharrak eta lehentasunak ezagutzeko estrategiak aztertuko dira, baita eguneroko bizitzan zentzua duten jarduerak nola sustatu ere; eta eguneroko errutinen balio terapeutikoa landuko da.
  • Noiz: 2024/03/04 - 2024/03/07
  • Ordutegia: 15:00 - 17:30
  • Non: Oteitza Lizeo Politeknikoan (Gipuzkoa Kalea, 5, 20800 Zarautz)
  • Nork eskainia: Matia Fundazioak

Izen ematea

Ikastaroetan izen-ematea zabalik dago jada eta interesdunek Urola Kostako Udal Elkartera deitu (943890808), lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatzi edo,  Udal Elkarteko lan poltsan izena emanda badaude, www.enplegua-urolakosta.org webgunearen bitartez eman ahal izango dute izena. 

Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko

Urola Kostako Udal Elkartea

Enplegu zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)

  • Tel. 943890808
  • lanpoltsa@urolakosta.eus