Berriak
Atzealdea

Pandemia aurreko egoerara itzuliko da OPEN LAB UROLA KOSTA

Sarrera librea izango da: aldez aurretik hitzordurik hartu beharrik gabe eta aforoa bete arte

2022·05·26


Prebentzio eta segurtasun neurriak uneko egoerara egokitu ostean, pandemia aurreko egoerara itzuliko da Udal Elkarteko OPEN LAB UROLA KOSTA elkarlanerako eta esperimentaziorako zerbitzu-gunea. Sarrera librea izango da: aldez aurretik hitzordurik hartu beharrik gabe eta aforoa bete arte.

Edozein kasutan, segurtasun eta prebentzio neurriak bermatzen jarraitzeko, nahitaezkoa izango da pertsonen artean 1,5 metroko segurtasun distantzia mantentzea. Distantzia hori mantentzerik ez dagoen kasuetan, musukoa jarri beharko da.

Ordutegia

Ohiko ordutegian izango da zabalik Open Lab gunea:

  • Asteartetik ostiralera:
  • Goizez 09:30etik 13:00etara
  • Arratsaldez 17:00etatik 20:30era
  • Larunbatetan:
  • Goizez: 10:00etatik 13:00etara

Harremanetarako

Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan bertan (Urdaneta bidea 6, Abendaño) dago kokatuta Open Lab gunea.  Informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

  • Tel. 943 890808
  • openlab@urolakosta.eus