Eduki publikatzailea

Atzealdea Robotika eta programazio tailerrak haur eta nerabeentzat

• LH2 eta DB1 bitarteko gaztetxoek parte hartu dezakete Aste Santurako prestatutako ikastaroan. • Tailerrak apirilaren 7tik 10era izango dira; 9:30etik 13:30era. Izen-ematea martxoaren 26 eguerdira arte egongo da irekita.

2026·03·06


Urola Kostako Udal Elkarteak, OpenLab ekimenaren baitan, robotika eta programazioa ulertu eta praktikan jartzeko bi tailer antolatu ditu LH2 eta DBH1 arteko haur eta gazteentzat. Apirilaren 7tik 10era bitarte izango dira saioak, Udal Elkartearen egoitza nagusian, 9:30etik 13:30era. Hiru egunetan zehar robotika erabilita erreskate sistemak jarriko dituzte martxan, eta 2D plataformako bideojoko bat egingo dituzte.

Erreskatea robotekin

Erreskate berezietako taldea sortuko dute, eta larrialdi dei bat jaso ostean zauritutako bi lagun erreskatatu beharko dituzte mendikate baten tontorrik altuenetik. Tirolina bat sortu beharko dute erreskatea egiteko. Erronka hau Basque Robot League txapelketarako Doplay-k asmatu eta garatua da.

Bideojoko bat sortzea

Proiektu honen helburua, 2Dn plataforma bideojoko bat sortzea da, haurrek/gazteek PYTHONekin PROGRAMAZIOAren oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzte ongi pasatzen duten bitartean. Jokalariek, oztopoak gainditu, asmakizunak ebatzi eta itemak biltzeko gai den pertsonaia bat kontrolatuko dute. Horretarako Pythonen ekintzak programatuko dituzte. Programazio hizkuntza hau enpresa eta programatzaileen artean munduko liderra da.

Izen-ematea irekita

Haur eta gazteen izena emateko aukera irekita dago jada, eta martxoaren 26 eguerdira arte dute guraso eta arduradunek horretarako epea. Ikastaroak doakoak dira.

Galdetegi hau beteta, ekimenaren kudeatzaileak jarriko dira interesdunekin harremanetan:

https://labur.eus/steamastesantua

Informazio gehiago: openlab@urolakosta.eus eta 943 890 808​​​​​​​