Eduki publikatzailea

Saltokien online eta offline esperientzia: digitalizazioari eta iraunkortasunari loturiko ikastaroa, merkataritza eta zerbitzuen sektoreko profesionalei zuzenduta

Gipuzkoako Merkatarien Federazioarekin lankidetzan, saltokien online eta offline esperientzia konbinatzen ikasteko ikastaroa eskainiko da otsailaren 27an hasita, martxoaren 21a bitarte, astearte eta ostegunetan. Ikastaroaren helburua da merkataritza eta zerbitzu sektoreetako profesionalak esparru horretan trebatzea eta horrela, beren establezimenduen lehiakortasuna hobetzen laguntzea.

2024·02·08


Gaur egun digitalizazioa eta iraunkortasuna eskutik helduta doaz eta esparru horretan, Urola Kostako Udal Elkartearen helburua, nahia eta ardura da eskualdeko enpresa mota desberdinei esparru horietan trebatzeko aukerak eskaintzea, inor atzean utzi gabe, eskualdearen eta, oro har, lurraldearen garapen eraginkorra eta orekatua bermatzeko.

Merkataritza eta zerbitzu sektoreetako profesionalei zuzenduriko ikastaroa

Lan ildo horri jarraiki, iaz egin bezala, Gipuzkoa Merkatarien Federazioarekin lankidetzan, merkataritza eta zerbitzu sektoreetako profesionalei zuzenduriko trebakuntza-formakuntza eskaintza diseinatu du, helburu nagusi batekin: merkataritza sektoreko profesionalak digitalizazio zein iraunkortasunaren alorretan trebatzea eta horrela, beren enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea. Ikastaroak, gainera, %100ean diruz lagunduta daude.

Saltokiaren online eta off line esperientzia konbinatzeko ikastaroa, otsaila eta martxoa bitartean

Otsailaren 27an hasita martxoaren 21a bitartean, ikastaro honek digitalizazioa du ardatz eta saltokien online eta off line esperientzien konbinazioa izango ditu oinarri. Hortik abiatuta, ikastaroaren helburua da parte-hartzaileei bi espazio horiek bezeroaren esperientzia hobetzeko baliatzen erakustea eta marka identitatea sare sozialetan zein saltokietan islatzeko edota bezeroaren leialtasuna lortzeko gakoak eskaintzea, horretarako komunikazio digitalaz baliatuta, besteak beste.

Guztira 8 saio eskainiko dira, arratsaldeko 14:00etatik 16:00etara eta guztiak Urola Kostako Udal Elkartean.  Jorge Malkorra eta June Aymat izango dira ikastaroaren gidariak eta saioak gazteleraz eskainiko dira. Egutegia ondorengoa da: otsailak 27, 29 eta martxoak 5, 7, 12, 14, 19 eta 21.

Izen-ematea

Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Horretarako, nahikoa da enpresa@urolakosta.eus helbidera idaztea, edo 943890808 telefonora deitzea.  

Argibideak edo informazio gehiago

Enpresentzako zerbitzua (Eli Uzkduun)

enpresa@urolakosta.eus

943 890808