Berriak
Atzealdea

Elkarlanaren bidetik, Kultura eta Sormen Industrien sektorea suspertzeko 2 topaketa egingo dira

“Kultura eta Sormen Topaketak, Garai nahasietan elkarlanean” leloari helduta, sektoreko profesionalen arteko bi topaketa egingo dira 2022an. Maiatzaren 19an egingo da lehen saioa

2022·05·03


Eskualdeko Kultura eta Sormen Industrien sektorea suspertzeko ekimenen baitan, bueltan da duela bi urte Garapen Agentzien Euskal Elkarteak (GARAPEN) eskualdetako 6 Garapen Agentziekin elkarlanean hasitako programa.

“Kultura eta Sormen Topaketak, Garai nahasietan elkarlanean” leloari helduta, sektoreko profesionalen arteko bi topaketa egingo dira 2022an. Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura eta Sormen sektorean (arteak, arte aplikatuak, diseinua, industria sortzailea…) diharduten eragileei (edozein dela ere beren forma juridikoa edota balio-katearen edozein kate-begitan lan egiten dutela ere)  bideratutako bi lan saioko programa diseinatu da. Maiatzean eta urrian egingo dira lan saioak.

Egitasmoaren helburu nagusitzat jo daitezke; eragileen arteko saretzea sendotzea, elkarlana sustatzea, esperientziak eta ikasketak partekatzea, proiektu aukerak identifikatzea eta horiek, elkarlanean gauzatzeko formulak ikertzea. Beste era batera esanda, proiektu konplexuak batera garatzea errazteko, sektoreko eragileen iraunkortasuna ahalbidetzeko eta lurralde zein nazioarte mailan lehiakortasun handiagoa lortzera begira lan egin nahi da.

Maiatzaren 19an egingo da lehen saioa; Bilboko Ensanche eraikinean, 17:00etatik 19:00etara. Ondoren, networking-arekin jarraitzeko aukera eskainiko da mokadutxo baten bueltan. Jasangarritasunaren alde, eta baita Gipuzkoako eragileen parte -hartzea errazte aldera ere, doako garraio zerbitzu kolektiboa eskainiko da lehen hitzordu horretarako.

Parte hartzeko, izen-emate galdetegia bete behar da (maiatzaren 16a baino lehen).

Argibideak eta izen-ematea:

Argibideak jasotzeko:

Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun)

  • Tel. 943 890808,
  • enpresa@urolakosta.eus