Berriak
Atzealdea

Soldadura Ikasketak 2022-2023 ikasturtean

Zumaiako Soldadura Zentroan hurrengo ikasturtean Soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketa ikasteko izen-ematea maiatzaren 9tik 27ra izango da

2022·05·09


Urola Kostako Udal Elkarteak Zumaian duen Soldadura Zentroan soldadura, fabrikazio eta muntaketako Oinarrizko Lanbide Heziketa ikas dezakete Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urte bitarteko gazteek. Ikasketa praktikoak dira, soldadurako lanbidearen oinarrizko ezagupenak eskuratzeko.

  • Oinarrizko Lanbide Heziketa: soldadura, fabrikazioa eta muntaketa
  • Nori zuzendua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Plaza librerik izan ezkero, 17urtetik gorakoek ere izena eman dezakete.
  • Helburua: batetik, ikasketa praktikoaren bidez, soldadura, fabrikazio eta muntaketaren oinarrizko ezagutzen jabe izatea eta, bestetik, ikasketei jarraipena ematea erdi mailako ziklo bat eginez.
  • Bi ikasturte: ikus edukien programa esku-orrian. Bigarren ikasturtean praktikak egiten dira eskualdeko lantegietan.
  • Egutegia eta ordutegia: irailetik ekainera. Goizeko ordutegia.
  • Aurre izen-ematea: Maiatzaren 9tik 27ra,  Soldadura Zentroan (Zumaia)
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren diru laguntzarekin antolatutakoa.
  • Argibideak eta izen-ematea: Urola Kostako Udal Elkartea, Soldadura Zentroa, Tel. 943862576, soldadurazentroa@urolakosta.eus

Hezkuntza arautua

Soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketako programa hau Lanbide Heziketako sisteman sartuta dago, hezkuntza arautua da eta Urola Kosta Udal Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren dirulaguntzarekin antolatuta dago.