Agenda

Atzealdea TALENTUR: “Agentzia Inteligentea: marketinean aditu birtual bat sortu”

Turismo alorreko langileei zuzendutako adimen artifizial tailerra
13 MAI

Tailer honetan parte-hartzaileek marketin-estrategiak eta eduki digitalak kudeatzeko laguntzaile adimentsu bat sortzen ikasiko dute. Besteak beste, testuen sorkuntza automatikoa, irudi eta bideoen optimizazioa eta sare sozialetarako edukien plangintza landuko dira. Amaieran, parte-hartzaileek beren negoziorako egokitutako sistema bat eskuratuko dute.

14:00etan Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.

Izen emateak eta informazioa: https://labur.eus/talentur