Berriak
Atzealdea

TicketBAI sistemara egokitzeko, laguntza eta banakako aholkularitza eskualdeko merkataritza eta zerbitzu enpresentzat

Gipuzkoako Merkataritza Federazioarekin lankidetzan, doako aholkularitza pertsonalizatua eskainiko du Udal Elkarteak abendura bitartean

2021·10·06


TicketBAI (TBAI) Eusko Jaurlaritzaren eta EAEko hiru foru aldundien artean partekatutako proiektua da. Funtsean, iruzur fiskalari aurrea hartzeko neurri bat da. 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, Gipuzkoako Foru Ogasuna derrigorrez hasiko da ezartzen TicketBAI sistema; eta 2022 urtean zehar, pixkanaka, sektore ekonomikoen arabera hedatuko da derrigortasuna.

TBAi sistema indarrean sartzen denetik aurrera, jarduera ekonomikoren bat egiten duen edozein pertsona fisikok nahiz juridikok TicketBAIren baldintzak betetzen dituen fakturazio-sistemaren bat erabili beharko du. Ekimenak zenbait betebehar legal eta tekniko dakartza berarekin eta negozioek beren ekipamendu informatikoak egokitu beharko dituzte.

Aholkularitza neurria

Bide horretan, laguntza eskaini nahi die Udal Elkarteak eskualdeko merkataritza eta zerbitzu enpresei. Gipuzkoako Merkataritza Federazioarekin lankidetzan ondu da programa eta negozio bakoitzak bere berezitasunak dituela jakitun, norberaren egoera eta beharretatik abiatuta eskainiko da banakako aholkularitza.

Aholkularitza teknikoa partaide bakoitzaren neurrira egokitu ahal izateko, behin izena emandakoan, interesdun bakoitzak bere negozioari buruzko hainbat alderdi adierazi beharko ditu horretarako prestatutako galdetegi bat beteta.

Zabalik dago izen-ematea azaroaren 30era arte. Plaza kopurua mugatua da eta aholkularitza izen-emate hurrenkeraren arabera eskainiko da.

Argibideak eta informazio gehiago

Izena emateko edota informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi iezaguzu e-maila bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Enpresentzako Zerbitzuak, (Eli Uzkudun)

  • enpresa@urolakosta.eus
  • Tel. 943890808