Eduki publikatzailea
Atzealdea Txakolinaren, sagardoaren, lantegien eta elikagai-denden ekoizle txikiei eskainitako merkataritza elektronikoaren funtsezko alderdi juridikoen aurrez aurreko jardunaldia izango da azaroaren 9an
2023·10·26
Miramon Enpresa Digitalak, Urola Kostako Udal Elkartearekin elkarlanean txakolinaren, sagardoaren, lantegien eta elikagai denden ekoizle txikiei eskainitako merkataritza elektronikoaren funtsezko alderdi juridikoen inguruko aurrez aurreko jardunaldia antolatu du datorren azaroaren 9rako. Ekitaldia 9.30etik 11.30era, bi orduz luzatuko da eta Mankomunitatean (Urdaneta bidea 6, Zarautz) bertan eskainiko dute.
- Produktuak eta zerbitzuak Internet bidez saltzeak berekin dakar denda fisikoek ez dituzten legezko baldintza eta betebehar batzuk betetzea. Lege-baldintzak ez betetzeak isun handiak eta gure online negozioaren irudia kaltetzea ekar dezake. Hori guztiaren inguruan hitz egingo dute parte-hartzaileek Jorge Campanillas (Iurismática Abogados) hizlariak gaztelaniaz eskainiko duen ikastaroan.
Jardunaldiko programa
- Merkataritza elektronikoari eragiten dioten eta ezagutu behar diren araudi nagusiak (nazionalak eta nazioartekoak).
- Araudi nagusiak (nazionalak eta nazioartekoak) edari alkoholdunen online salmentan.
- Nola babestu zure Ecommerce.
- Zer jaso behar duen lege-oharrak online dendan.
- Pribatutasun-abisuak zer jaso behar duen online dendan.
- Harremanetarako formularioak zer jaso behar duen.
- Zer jurisdikzio aplikatzen den erosketa- edo kontratazio-baldintzetan eta bermeetan.
Nori zuzendua?
- Sagardo, txakolin, lantegi eta abarren ekoizle txikiak.
- Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideia duten edo hobetu nahi duten Ecommerce bat duten negozio-kudeatzaileak.
- Negozio fisikoetako jabeak edo langileak, Interneterako jauzia egiten ari direnak edo epe ertainean aintzat hartzen ari direnak.
- Ecommerce ingurunean lan egiten duten edo bertan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web kudeatzaileak…
- Ecommerce, nazioko eta/edo nazioarteko merkatu batera iristeko ikuspegiarekin.
Ekimena 100%ean diruz lagunduta dago eskualdeko enpresentzat eta izena eman HEMEN edo Urola kostako Udal Elkarteko Enpresentzako Zerbitzuan: enpresa@urolakosta.eus edo 943 890808.