Berriak
Atzealdea

Udan ere, euskaraz praktikatzeko Mintzataldeak osatuko dira

Izena emateko epea ekainaren 24an amaituko da

2022·06·20


Ekainaren 9an egindako ekitaldiarekin eman zitzaion amaiera Mintzalagun programaren 13. ikasturteari. Aurtengoan, Orion, Zarautzen eta Zumaian osatutako 28 taldetan elkartuta, guztira, 104 pertsona inguruk hartu du parte Mintzalagun programan.

Ikasturtea amaituta, ordea, udan ere osatuko dira euskaraz praktikatzeko Mintzataldeak. Herriz herri, euskaraz praktikatzeko talde txikiak sortuko dira eskualdean eta parte-hartzea dohainik izango da. Ohiko formatuari eutsiko zaio uda garaian ere. Alegia, euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak) euskara ikasten ari diren eta praktikatzeko gogotsu daudenekin (bidelariak) elkartuko dira; astean ordubetez, euskaraz hitz egin dezaten.

Udako taldeetan izena emateko epea ekainaren 24an amaituko da.

Argibideak jaso edo izena emateko, jarri harremanetan:

  • Telefonoz: 625 485 215 (Amaia)
  • Emailez: urolakosta@aek.eus
  • https://praktikatu.eus/blog/urolakosta/