Berriak
Atzealdea

Udan ere osatuko dira euskaraz praktikatzeko Mintzataldeak

Zarautzen bi talde osatzeko bi bidelagun (euskaraz dakiten pertsonak) behar dira.

2021·06·25


Udan ere, euskaraz seguru

Ikasturtea amaituta, udan ere osatuko dira euskaraz praktikatzeko Mintzataldeak. Euskaraz praktikatzeko talde txikiak sortuko dira eta parte hartzea dohainik izango da. Jakina, saio guztietan prebentzio eta segurtasun neurri guztiak bermatuko dira.

Dagoeneko, talde bana osatu da Zumaian eta Orion. Zarautzen, ordea, bi talde osatzeko bi bidelagun  (euskaraz dakiten pertsonak) behar dira. Taldeak 4-5 lagunekoak izango dira eta uztailean zehar, astean behin elkartuko dira, ordubetez euskaraz aritzeko.

Ekimenean parte hartzeko, jarri harremanetan:

  • Telefonoz: 625 485 215
  • Emailez: urolakosta@aek.eus
  • www.mintzalagun.blogspot.com