Eduki publikatzailea

Urola Kosta Udal Elkarteak zainketen sektorerako prestakuntza ekintza berriak antolatu ditu urrirako

1
2024ko urriaren 7tik 10era, 15:00etatik 17:30era, "Estimulazio Psikoemozionala" prestakuntza emango da, mendekotasuna duten pertsonak modu kognitiboan, emozionalean eta fisikoan estimulatzeko teknikak ikasi nahi dituzten pertsonentzat. Bi sentsibilizazio jardunaldi antolatu dira urriaren 23an eta 24an, biak 16:00etatik 18:30era. Saio horiek Eneritz Acedo gizarte-langileak zuzenduko ditu.

2024·09·18


Urola Kosta Udal Elkarteak hainbat prestakuntza-ekintza jarri ditu abian zainketen sektorean lan egiten duten edo hasi nahi duten pertsonentzat, bai eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten senideentzat ere. Jarduera horiek, erabat diruz lagunduak, urrian zehar egingo dira Zarauzko Oteitza Lizeo Politeknikoan, zaintzaileen gaitasun psikoemozionalak eta linguistikoak indartzeko helburuarekin.

2024ko urriaren 7tik 10era, 15:00etatik 17:30era, "Estimulazio Psikoemozionala" prestakuntza emango da, mendekotasuna duten pertsonak modu kognitiboan, emozionalean eta fisikoan estimulatzeko teknikak ikasi nahi dituzten pertsonentzat. Ikastaro hau Matia Fundazioak ematen du, eta zainketen sektorean lan egiten dutenen edo lan egin nahi dutenen trebetasunak hobetzeko diseinatuta dago.

Bi sentsibilizazio jardunaldi antolatu dira urriaren 23an eta 24an, biak 16:00etatik 18:30era. Eneritz Acedo (Eulen Servicios Sociosanitarios) gizarte-langileak zuzendutako saio horietan eguneroko zaintzaren garrantzia, pertsonen arteko harremanak, senideen eta zaintzaileen arteko mugak eta laneko ohiturak jorratuko dira.

  • Lehenengo jardunaldia, urriaren 23koa, zainketen sektorean lan egiten duten edo lan egin nahi duten pertsonei zuzenduta dago.
  • Bigarren jardunaldia, urriaren 24koa, mendekotasuna duten pertsonen senideei zuzenduta dago.

Urrian, "Euskara Zaintza" ikastaroa ere eskainiko da, zaintzaileei zainketen sektorean euskaraz moldatzeko tresnak ematea helburu duena. Zarauzko Udal Euskaltegiak emango duen ikastaroaren data zehatzak zehazteke daude oraindik. Ordutegia 15:00etatik 18:00etara izango da.

Izena emateko epea zabalik dago eta interesa duten guztiek parte har dezakete, baina lehentasuna langabezian daudenek eta eskualdean bizi direnek izango dute. Interesatuek izena eman dezakete 943 890808 telefonora deituz, lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatziz edo, Mankomunitateko lan poltsan izena emanda badaude, esteka honen bidez:
https://urolakosta.tganet.net/urola_ikastaroak/urola_ikastaroak.php.

1