Eduki publikatzailea

Atzealdea Urola Kosta Udal Mankomunitateak "ETE DIGITALA" Enpresen Topaketa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak

Topaketa eskualdeko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago, bai ekimenean parte hartzen ari diren edota parte hartu dutenei zein, etorkizunera begira parte-hartzeko interesa duten enpresei ere. Uztailaren 4an ospatuko da, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan, goizeko 09:30-10:45 bitartean eta parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, uztailaren 2a baino lehen.

2024·06·25


Gaur egun alor digitalak gero eta pisu handiagoa du enpresa munduan. Are gehiago, digitalizazioa funtsezko alorra bilakatu da enpresen eraldaketarako eta jada ezinbestekoa da datuen kudeaketa integral egoki bat izatea enpresen eraginkortasuna eta lehiakortasuna bermatzeko.

Hori aintzat hartuta, Urola Kostako Udal Elkarteak ‘ETE digitala Urola Kostan’ egitasmoan egiten du lan,  eskualdeko enpresa ertain zein txikiei beren Industria 4.0 ibilbidea eraikitzeko laguntza eskaini eta  digitalizazioaren alorrean urrats berriak eman  eta data-estrategiak garatu ditzaten.

Enpresen topaketa, uztailaren 4an

Hala, ‘ETE Digitala’ ekimenaren baitan enpresa topaketa antolatu du Udal Elkarteak datorren uztailaren 4rako. Topaketa hau udal elkartearen egoitzan egingo da, goizeko 9:30-10:45 bitartean.

Jardunaldiaren helburua da, noski, eskualdeko enpresa txiki eta ertainei digitalizazio prozesuan laguntzea. Horretarako, eraldaketa digitala ikuspegi humanista batetik aztertuko da eta ETE Digitala Urola Kostan programaren barruan, Jardunbide Oneko Gida aurkeztuko da.

Jardunaldia euskaraz izango da eta, berritasun gisa, itzulpen zerbitzua egongo da.

Egitaraua honako hau izango da:

  • 09:30 - Ongi-etorria
  • 09:35 - Eraldaketa digitala ikuspegi humanista batetik
  • 09:50 - ETE Digitala Urola Kostan. Jardunbide Oneko Gidaren aurkezpena
  • 10:00 - Mahai-ingurua (digitalizazio prozesua txertatu duten Urola Kostako enpresekin)
  • 10:35 - ETE Digitala programaren inguruko informazio praktikoa
  • 10:45 - Gosaria

Parte-hartzea eta izen-ematea

Jardunaldia eskualdeko enpresa guztiei zuzenduta dago, bai digitalizazio prozesuan murgilduta daudenei, bai prozesua burutu dutenei edota etorkizunean parte hartzeko asmoa duten enpresei ere. Parte hartzeko interesa dutenek uztailaren 2a baino lehen izena eman beharko dute, ondorengo estekan.

Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Gipuzkoa digitala. ETE digitala" programaren baitan finantzatuta dago.

Informazio gehiago

Aintzane Ruesgas
Enpresa zerbitzua
943 890808
enpresa@urolakosta.eus

www.urolakosta.eus