Eduki publikatzailea
Atzealdea Urola Kostako ekintzaileek enpresa ideia berriak garatzeko Lanbide-Ekintzaile programa martxan da
2025·09·29

Lanbide Ekintzaile programan jada izena emateko aukera dute enpresa berri bat irekitzea aztertzen ari diren Urola Kostako herritarrek. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak jarri du abian programa, Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin, eta eskualdean erroldatutako herritarrek hartu dezakete parte. Programak 3 hilabeteko iraupena izango du, azaroaren 13an hasita, eta astean behin ekintzaileek aukera izango dute, taldeko saio eta bakarkako tutoretzen bitartez, bere enpresa ideia landu eta enpresa sortzeko.
Dirulaguntza programan parte hartzeagatik
Prozesuan parte hartzeagatik ekintzaileek 2.000€ko dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute. Gainera, zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 eta 30 urte artekoa bada. Eta dirulaguntzak beste %15eko igoera izango du sustatzailea emakumezkoa bada.
Epeak eta eskabideak
Sustatzaileek urriaren 13ra arte izango dute epea enpresa ideia berriak aurkezteko. Eskaerak Urola Kosta Udal Elkartean bertan, edota Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.
Ekintzaileen betebeharrak
Eskatzaile izateko baldintza batzuk bete beharko ditu herritarrak, hala nola:
- Langabe izatea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea
- Eskualdean erroldatua egotea
- Aurreko urtean altan emanda ez egotea ez Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, ez eta Langile Autonomoen Araubide Berezian ere
- Negozio proiektu bat garatzeko ideia bat izatea
- Aurreko urteetan gai bererako dirulaguntzarik ez jaso izana
- Esklusiboki prozesuan egotea (%30eko lanaldia baino gutxiago izatea)
Argibideak eta informazio gehiago:
Informazio eta eskabide orriak eskuratzeko : Urola Kostako Udal Elkarteko enpresa sustapen zerbitzua (Johanna)
- 943890808
jpino@urolakosta.eus/ enpresasustapena@urolakosta.eus