Agenda

Urola Kostako Hondakin Mahaia - Zarautz

Hondakinen kudeaketaz herritarrek dituzten iritziak, proposamenak eta ekarpenak jasotzeko mahaia izango da, ekainaren 19an, arratsaldeko 18:30ean Urola Kostako Udal Elkartean.
19 EKA

Ikasturte amaierarekin batera, martxan jarri da Urola Kostako Hondakinen Mahai Irekia. Maila politiko eta teknikoan lanketa hasi ondoren, herritarren ekarpenak, zalantzak eta kezkak jasotzeko momentua da orain. Datorren urtean zerbitzuaren kudeaketarako kontratu berria esleituko da, eta, hobekuntzak egiteko iritziak jasotzea ezinbestekoa deritzo Urola Kostako Udal Elkarteak.

Horretarako ekainaren 19an, arratsaldeko 18:30ean bilera irekia egingo da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. Bilera hauetan, Ion Arozena Eizagirre, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak egungo hondakin bilketa sistemaren datuak emango ditu, eta, helburua, herritarrekin sistema hobetzeko neurriez hitz egitea da. Beraz, Urola Kostako Udal Elkarteak bilerara joateko deia egiten die herritar guztiei.