Agenda

Atzealdea Urola Kostako Hondakin Mahaia - Zumaia

Hondakinen kudeaketaz herritarrek dituzten iritziak, proposamenak eta ekarpenak jasotzeko mahaia izango da, ekainaren 17an, arratsaldeko 19:00etan Oxford aretoan.
17 EKA

Ikasturte amaierarekin batera, martxan jarri da Urola Kostako Hondakinen Mahai Irekia. Maila politiko eta teknikoan lanketa hasi ondoren, herritarren ekarpenak, zalantzak eta kezkak jasotzeko momentua da orain. Datorren urtean zerbitzuaren kudeaketarako kontratu berria esleituko da, eta, hobekuntzak egiteko iritziak jasotzea ezinbestekoa deritzo Urola Kostako Udal Elkarteak.

Horretarako ekainaren 17an, arratsaldeko 19:00etan bilera irekia egingo da Oxford aretoan. Bilera hauetan, Ion Arozena Eizagirre, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak egungo hondakin bilketa sistemaren datuak emango ditu, eta, helburua, herritarrekin sistema hobetzeko neurriez hitz egitea da. Beraz, Urola Kostako Udal Elkarteak bilerara joateko deia egiten die herritar guztiei.