Eduki publikatzailea

Urola Kostako Hondakinen Mahaiak aurrera darrai

Hondakinen kudeaketaz herritarrek dituzten iritziak, proposamenak eta ekarpenak jasotzeko mahaia izango da. Hil honetan zehar eskualdeko herri guztietan egingo dira bilerak.

2024·06·07


Ikasturte amaierarekin batera, martxan jarri da Urola Kostako Hondakinen Mahai Irekia. Maila politiko eta teknikoan lanketa hasi ondoren, herritarren ekarpenak, zalantzak eta kezkak jasotzeko momentua da orain. Datorren urtean zerbitzuaren kudeaketarako kontratu berria esleituko da, eta, hobekuntzak egiteko iritziak jasotzea ezinbestekoa deritzo Urola Kostako Udal Elkarteak.

Horretarako, eskualdeko herri guztietan bilerak egingo dira ekainean zehar. Hondakinen Mahaia herriz herri:

  • Getaria: ekainaren 12an, 19:00etan Ulpiano Etxean.
  • Zumaia: ekainaren 17an, 19:00etan Oxford aretoan.
  • Orio: ekainaren 18an, 19:00etan Salatxo aretoan.
  • Zarautz: ekainaren 19an, 18:30ean, Urola Kostako Udal Elkartean.
  • Aia: ekainaren 21ean, 18:30ean, Kultur Etxean.

Bilera hauetan, Ion Arozena Eizagirre, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak egungo hondakin bilketa sistemaren datuak emango ditu, eta, helburua, herritarrekin sistema hobetzeko neurriez hitz egitea da. Beraz, Urola Kostako Udal Elkarteak bilerara joateko deia egiten die herritar guztiei.