Dokumentuak

Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskala aldatzeari hasierako onarpena ematea

Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2021eko urriaren 25ean egindako ohiko bilkuran, hasierako onarpena eman dio Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskala aldatzeari.

Horrenbestez, erabakia eta espedientea jendaurrean erakusgai jartzen dira, Gipuzkoako Tokiko Ogasunak Arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1 artikuluak xedatutakoa betez.  GAO, 2021-11-03, 210.zk.