Eduki publikatzailea

Atzealdea Urola Kostako Udal Elkarteak 2023rako 14.626.000 euroko aurrekontua onartu du

EAJ, PSE-EE, Podemos Equo Berdearen aldeko bozkarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onartu ziren kontuak. Lourdes Salsamendi lehendakariak azaldu duenez, “Urola Kostako herritarrak babestu eta eskualdearen garapen integrala dute helburu. Ausartak dira, baina ziurgabetasun handiko une bati erantzuteko landu ditugu, zuhurtzia osoz”.

2023·01·20


Urola Kostako Udal Elkarteak onartu ditu 2019-2023 legealdiko azken aurrekontuak: 14.625.448,57 eurokoa izango da. EAJ, PSE-EE, Podemos Equo Berdearen aldeko bozkarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onartu ziren kontuak.

Elkartearen helburu nagusia da herritarren ongizatea bermatu eta bizi kalitatea hobetzen jarraitzeko pausuak ematea, besteak beste, energiaren, hondakinen bilketan, garapen ekonomikoan, ingurumenaren zaintzan eta euskararen sustapenean, etengabeko hobekuntza izanik hizpide.

Gehikuntza, bereziki, diru-sarreretan eta inbertsioen atalean ematen da. Gastuak aldiz gora egingo dute, bereziki pertsonal gastuei, hornidura gastuei eta zerbitzuen eta kontratuen kostuei dagokienean.

Lourdes Salsamendi lehendakariak azaldu duenez, “Urola Kostako herritarrak babestu eta eskualdearen garapen integrala dute helburu. Ausartak dira, baina ziurgabetasun handiko une bati erantzuteko landu ditugu, zuhurtzia osoz. Pandemia, Errusiak bultzatutako Ukrainaren inbasioa, inflazioa… eskualde eran zuzenki eragiten digute maila orotan, eta aurrekontu honek egoera horien aurrean babesteko neurriak jasotzen ditu”.

Salsamendik azaldu zu ziklo bat borobiltzen duten aurrekontuak direla: “ziklo bat itxi eta aro berri bat zabaltzen dute. Gaur aurkezten ditugun aurrekontuak dagoeneko martxan dauden lanen jarraipena eta beste batzuen hasiera emateko dira, UROLA KOSTA garatzen jarraitzeko, gure eskumenekoak diren esparru guztietan. Asko dira garatzen ari garen proiektuak, modu aktiboan, baina guztietan zerbait azpimarratu behar bada, guztiei batzen dizkiegun printzipioak dira, jasangarritasuna, berdintasuna eta inklusioa”.

Garapen ekonomikoa eta enpleguaren sustapena ardatz

Enplegagarritasun- eta prospekzio-zerbitzuetatik eta enpresentzako zuzeneko arretatik, eskualdeari indarra eta egonkortasuna ematen dion sare bat sortu du Elkarteak. Bada jomuga ere talentua erakartzea eta ekintzailetza sustatzea. Bide horretan, enplegagarritasuna bultzatzea jomuga izanik, bailarako sektoreei kontratazioetan eta inbertsioen arloan izan ditzaketen beharretan laguntzeko bideak zabaldu dira.

Itsas Kirol Poloaren estrategiaren lehen fasea amaitu berri da, Urola kostaren Garapen jasangarriaren motor eta ikur izateko, estrategikoa den proiektua da ekonomia urdinaren sustapena. Ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatuko dira, ekintzailetzara eta lehiakortasun ekonomikora bideratutako jarduerak eraginkortasunez ustiatzeko eta talentua erakarriz. Funtsezkoa da ingurune naturalen oreka eta babesa, eskualdeari balioa erantsiko dioten jarduerak garatzearekin bat.

Turismoa sustatzen

Turismo alorrean Eskualdeko Turismo Mahaia aktibatu da 2022an, Covid-19ak sektorea bereziki mugatu ostean azken bi urteetan. Eskualdeko mahai teknikoaren eskaerari bat eginez, Biosphere zigilua lantzen hasiko da UKUE, datorren Fitur Turismo Ferian atxikimendua sinatuz. Zigilu horrek, batez ere, eskualde ezberdinen jasangarritasunaren ikuspegitik kalitatea balioesten du, eta, eskualde mailan, zigilu horretan beste balio bat gehituko da: euskara. Honekin batera, sektorea sustatu eta kalitatezko turismoa erakartzeko lerro ezberdinak jarriko dira abian.

Coworking espazioa 2023an zabalik

Mankomunitateko Coworking gunearen eta Open Lab gunearen sorrera 2023 zehar gauzatuko da. Coworking espazioan, eskualdeko ekintzaileak beren proiektuak sortzen hasi ahal izango dute, betiere UKUEren zerbitzu teknikoen, eta dinamizazio-enpresaren laguntzarekin.

“Emakume ekintzaileengan begirada berezia jarri nahi dugu espazio honetan , eta bide batez, proiektu honetan alderdi sozialista den Gloria Vazquez zinegotziaren laguntza eskertu nahi dut, urtean zehar egin dituen ekarpenengatik eta partekatu dugun lankidetzagatik” adierazi du Salsamendi lehendakariak.

Bestalde, Open Lab gune ikertzaile berria enpresentzat eta, oro har, herritarrentzat gain, eskualdeko ikastetxeentzat ere izango da.

Hondakin bilketa kontratu berria eta edukiontzien irisgarritasuna

Ingurumenari dagokionez, hondakin bilketa optimizatzen jarraitzea da helburua 2023an. Kontratuaren lizitazio berri bat jarriko da abian 2023 hasieran ahalik eta zerbitzurik onena emateko eta birziklapen datuetan gora egiteko, eskualde jasangarriago bat bultzatuz.

“Azken helburua birziklatzeari, erabilerei eta zaborraren kudeaketari dagokienez helburu onenak lortzea da, adibidez, une honetan elikagaiak alferrik galtzeko kanpainan ari gara lanean. Horrelako programak oso garrantzitsuak dira guztiz zuzenak ez diren eguneroko erabilerak aldatzeko” azaldu du lehendakariak.

“Mankomunitatetik, etengabe lantzen ari gara hobekuntza hauek. Hurrengo pausoak edukiontzien irisgarritasunerako aukerak aztertzea izango da, zein edukiontzi mota ezartzen joan ahal izateko eta denon irisgarritasuna bermatu ahal izateko”.

Energia bulegoa abian 2023an

Mankomunitateak oso kontuan izan du legealdi osoan trantsizio energetikoa; horregatik, hitzarmena sinatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiarekin Gipuzkoako Mahai Energetikoaren parte hartzeko.

Energia Bulegoa izango da elkarlan horren emaitzetako bat: 2023an jarriko da abian herritarrei energia-zalantzak argitzeko, besteak beste, fakturak ulertzeko eta energia aurrezteko aholkuak, kontratazioa, efizientzia-neurriak, energia berriztagarrien aukerak, dirulaguntzak eta abar kontsultatu ahal izateko. Bestalde, aholkularitza pertsonalizatua eta prestakuntza-saioak eskainiko dira herritarrak ahalduntzeko. Gainera, eskualdeko udalerriek energia berriztagarriei, etxebizitzen birgaitze energetikoari eta energiari buruz dituzten datuei buruzko informazioa jaso ahal izango dute.

Salsamendi lehendakariak, eskerrak eman dizkie alderdi politiko guztiei aurrekontu hauek aurrera ateratzeko emandako laguntzagatik, “legegintzaldi hau adostasunez itxitzea lortu dugu. Eskerrak , EH Bilduko ordezkariei aurrekontu hauek ateratzeko izan duten jarreragatik, eta eskerrak ere PSE-EEko Gloria Vazquez ordezkariari, eta Podemos Equo Verde alderdiko Oihane Delgadori, mankomunitateko zuzendaritza batzordean egon ez arren, aurrekontu hauek lortzeko egindako lankidetza eta ekarpenagatik. Adostasun handiena eta elkar lan egitea da Urola Kosta, integratzaile, jasangarri eta inklusibo bat lortzeko formularik onena”.