Eduki publikatzailea

Atzealdea Urola Kostako Udal Elkarteak aldaketaren kudeaketari buruzko jardunaldi praktikoa antolatu du, enpresa-eraldaketa bultzatzeko bidean

Jardunaldia otsailaren 16an izango da, 09:00etatik aurrera, Udal Elkartearen egoitzan, eta helburu du ETEak hobetzeko eta egokitzeko tresnekin hornitzea.

2024·02·14


 

Urola Kostako Udal Elkarteak ‘Desblokeatu ezazu zure enpresaren potentziala: Aldaketaren kudeaketari buruzko jardunaldi praktikoa’ deituriko ekimena antolatu du otsailaren 16rako, ostiralerako. Jardunaldi hori etengabe eboluzionatzen ari den enpresa-ingurune batean beren prozesuak eta zerbitzuak hobetu nahi dituzten enpresei zuzenduta dago.

Jardunaldia 09:00etan hasiko da, Udal Elkartearen egoitzan, eta ETEei aldaketaren eta digitalizazioaren erronkei aurre egiteko beharrezko tresnak eta ezagutzak ematea du helburu.

Saioak bi ordu eta erdiko iraupena izango du, eta Amaia Zabalduak, Aldara Aholkularitzako zuzendaria eta enpresentzako eraldaketa digitaleko coach-a, dinamizatuko du; ETEentzako berariazko lan-ildoak eta hobekuntza-proiektuak aurkeztuko ditu, baita egungo negozio-ereduetan aldaketa esanguratsuak ezartzeko metodologia eraginkorrak ere.

Jardunaldiaren egitarau osoa:

• Ongietorria
• Programaren aurkezpena
• ETEak hobetzeko proiektuak. Lan-ildoak
• Hobekuntza ezartzeko metodologia
• Galderak eta zalantzak

Izen-ematea

Jardunaldian parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea enpresa@urolakosta.eus helbidera idatziz eta ondorengo informazioa helaraziz:

• IFK/NAN
• Enpresaren izena
• Harremanetarako pertsonaren izen-abizenak
• Emaila
• Telefonoa

Jardunaldia % 100ean diruz lagundua dago eta plazak mugatuak dira.

Informazio gehiagorako

Urola Kostako Udal Elkartea
Enpresa zerbitzua
enpresa@urolakosta.eus
943 89 08