Eduki publikatzailea
Atzealdea
Urola Kostako Udal Elkarteak elikagaien xahuketaren inguruko hitzaldiak emango ditu Getariako Alondegian
Hitzaldiak urriaren 3an eta 5ean izango dira 19:00etan, Alondegian (Kale Nagusia,1).
2023·09·29
Urola Kostako Udal Elkarteak Hondakinen prebentzioa eta sorkuntza murrizteko zazpi kanpaina garatu ditu. Kanpaina horietako bat elikagaien xahuketarena da. Honen baitan, herri bakoitzean gai honi buruzko bi hitzaldi antolatu ditu. Hitzaldi bakoitzean elikagaien xahuketari buruzko datuak, jardunbide egokiak etab. aipatuko dira. Hitzaldi hauek doakoak izango dira eta bertaratzen direnek ez dute izena eman beharko.
Horri jarraiki, datozen bi hitzorduak Getariako Alondegian izango dira, urriaren 3an eta 5ean, hau da, datorren astearte eta ostegunean.
Argibideak eta informazio gehigarria
Urola Kostako Udal Elkartea
Ingurumen saila
- 943 89 08 08
- ingurumena5@urolakosta.eus