Eduki publikatzailea

Atzealdea Urola Kostako Udal Elkarteak enplegua sustatzen jarraituko du, abileziak eta trebetasunak ebaluatzeko gamifikazioa erabiltzen duen plataforma berritzaile batekin

Game Selek plataformak Udal Elkarteari lana bilatzen ari direnen trebetasunen eta gaitasunen ebaluazio eraginkor eta objektiboa egiteko aukera ematen dio, emaitzak haien eskura jarri ahal izateko. Proiektu honekin, lan orientazioan aurrera pauso bat emateaz gain, enpresen arteko lan-profilaren sustapena ere errazten da, ebaluazioaz haratago, plataforma honek hautagaien eta enpresen arteko zubi gisa jokatzen duelako.

2023·12·26


Urola Kosta Udal Elkarteak enplegua hobetzeko proiektu bat abiarazi du, gamifikazioa erabiltzen duen plataforma berritzaile baten bitartez: Game Selek.

Plataforma hori Grupo Gestionet enpresa euskaldunak garatua izan da eta ezaugarri gisa, lana bilatzen ari direnen trebetasunak eta gaitasunak ebaluatzen ditu. Ondorioz, curriculum tradizionalaz haratagoko informazioa ematen du. Proiektu honek, lan orientazioan aurrerapausoa izateaz gain, enpresen arteko lan-profilaren sustapena errazten du.

Game Selek konponbide teknologiko aurreratua da, eta Udal Elkarteari trebetasunen eta gaitasunen ebaluazio eraginkor eta objektiboa egiteko aukera ematen dio, ondoren, emaitza horiek lana bilatzen ari direnen eskura jartzeko.

Softwareak gamifikatutako portaera-proben bitartez hainbat gaitasun eta trebetasun teknikoak zein bigunak (hard skills y soft skills) aztertzen ditu; hau da, jolasaren berezko dinamikak eta teknikak txertatzen ditu ingurune ez-ludiko honetan. Alde horretatik, hautagai bakoitzaren profilaren ebaluazio osoa bermatzen du eta hobetzeko eremuak identifikatzeko aukera ematen dio.

Lotura lan-merkatuarekin

Ebaluazioaz haratago, ekintza honek hautagaien eta enpresen artean zubi gisa jokatzen du. Udal Elkarteak Game Selek erabiltzen du ebaluatutako profilak hainbat erakunderi aurkezteko, horrela hautagaiek lan-merkatuan ikusgarritasun handiagoa izatea sustatzen du. Ikuspegi horri esker, enpresek beren behar espezifikoekin lerrokatutako talentua eskuratzen dute.

Proiektu honek, hautagai eta enpresei mesede egiteaz gain, eragin nabarmena du tokiko enpleguan eta garapenean. Lan-eskaintzaren eta lan-eskariaren arteko lotura optimizatzean, lan-merkatu eraginkorrago eta dinamikoagoa sustatzen da, horrenbestez, udalerrien garapen sozioekonomikoari laguntzen dio.

Enplegagarritasuna eta lan-orientazioa hobetzeko proiektu honekin, Urola Kostako Udal Elkarteak berrikuntzarekin, enpleguarekin eta garapen profesionalarekin duen konpromisoa berresten du. Ekimena hautaketa- eta kontratazio-prozesuak modernizatzeko aurrerapausoa da, eta, aldi berean, teknologiak enpleguaren sustapenean eta hazkunde ekonomikoan duen garrantzia azpimarratzen du.

Non edo nola erabili Game Selek?

Zure indarguneak eta hobetu beharreko gaitasunak identifikatu eta landu nahi badituzu, gamifikazio jokoen bidez zure konpetentziak neurtzeko eta lantzeko aukera izango duzu. Horretarako, nahikoa da Urola Kosta Udal elkartearekin harremanetan jartzea laguntza jasotzeko.

Enpresa arloan, aldiz, bilatzen duzun profilera hobekien egokitzen den talentua identifikatu nahi baduzu, ohiko curruculum-az gain, balio erantsia emango dizun konpetentzien txostena jasotzeko aukera izango duzu, Udal Elkartearekin harremanetan jarriaz.

Informazio gehiagorako

Urola Kostako Udal Elkartea

Enplegu Zerbitzua (Vanesa García eta Olaia Sainz)

  • 943890808
  • lanpoltsa@urolakosta.eus