Eduki publikatzailea
Atzealdea Urola Kostako Udal Elkarteak inkestak egingo dizkie herritarrei eta merkatariei, kontsumo ohiturak aztertu eta komertzio txikiei bultzada bat emateko asmoz
2024·10·18
Denda eta kate handiak zabaltzen eta Internet bidezko salmentak etengabe gorakadan ari diren honetan, Urola Kostako Udal Elkartetik, eskualdeko komertzio txikiei laguntzeko lanketa bat egingo du, beraien lehiakortasuna hobetzeko asmoz. Horretarako, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako merkatari zein herritarrei inkestak egingo zaizkie datozen asteetan.
Azterlan honen helburua da Urola Kostako merkataritzaren egungo egoera eta herritarren kontsumo lehentasunak sakon ezagutzea, bai eta monitorizazio sistema bat garatzea ere, etorkizuneko joerak aurreikusteko eta eskualdeko merkataritza sektorearen garapena laguntzeko. Horrela, Udal Elkarteak tokiko merkataritzari bultzada eman nahi dio, gizartearen kontsumo-ohituretan izandako aldaketetara egokituz.
Ikerketa egiteaz arduratuko den enpresa Siadeco, herritarrei telefonoz egindako inkesten eta saltokietan aurrez aurre egindako elkarrizketen bidez lortutako informazioa biltzeaz eta aztertzeaz arduratuko dena. Datorren astean hasiko dira merkataritza-establezimenduak bisitatzen.
Ekimen honekin, Udal Elkarteak eskualdearen suspertze ekonomiko eta sozialarekin duen konpromisoa berresten du, egungo beharretara egokitutako merkataritza ingurune jasangarri bat sustatuz.
Urola Kostako Udal Elkarteak eta eskualdeko udalek aldez aurretik eskertzen dute prozesu horretan parte hartzen duten pertsona eta establezimendu guztien laguntza, eskualdearen garapen integralean lagunduko baitu.