Eduki publikatzailea

Atzealdea Urola Kostako Udal Elkarteak Kultura eta Sormen Industrien (KSI) sektoreari eskainitako teknologia berrien erabilerari buruzko doako prestakuntza antolatu du

Hiru tailer izango dira aukeran, erreplikak sortzekoa, argazkiak erabiliz eskaneatzea eta 3D inprimaketa tailerra eta laser ebaketa ikastaroa

2023·11·09


Eskualdeko Kultura eta Sormen Industrien (KSI) sektorea suspertzeko ekimenen baitan, sektorearen beharretara egokitutako prestakuntza diseinatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Programa honen helburua da eskualdeko KSI alorreko ekintzaileei, autonomoei, enpresa txikiei eta elkarteei euren jardueren bilakaerarako ezagutzak zabaltzen laguntzea.

Horren baitan, aurrez aurreko 3 tailer eta banakako tutoretza saioak jasotzen ditu prestakuntza programa honek. Azaroaren 21etik abenduaren 5a bitartean garatuko da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.

Hauek dira eskainiko diren tailerrak:

1.- ARGAZKIAK ERABILIZ ESKANEATZEA eta 3D INPRIMAKETA TAILERRA:

Data: azaroak 21

Ordutegia: 09:30-11:30

Irakaslea: Mr. Q

Edukia: 3D eskaneatzeko 2 orduko tailerra fotogrametriaren teknika erabiliz, mugikor batekin edo reflex kamera batekin ateratako argazkietatik abiatuta. Partehartzaileek bizitza errealeko hiru dimentsioko objektuak nola harrapatu eta eredu digital zehatzetan nola bihurtu ikasiko dute. Eskaneatutako ereduak 3D inprimaketarako nola prestatu ere ikusiko da. Tailer hau sormen- eta kultura-sektoreko edozein pertsonari zuzenduta dago, baldin eta bere lanean hiru dimentsioko elementuak txertatzeko modu irisgarri bat bilatzen badu, artearen, hezkuntzaren, historiaren edo diseinuaren esparruan.

2.- LASER EBAKETA TAILERRA

Data: azaroak 28

Ordutegia: 9:30-11:30

Irakaslea: Mr. Q

Edukia: Laserrarekin mozte material desberdinak mozteko 2 orduko tailerra. Jarduera praktiko eta hezitzaile honetan parte-hartzaileek laser ebakigailuen funtzionamenduari eta aplikazioei buruz ikasteko aukera izango dute. Laser ebaketa tresna moldakorra eta sortzailea izan daiteke sormenaren eta kulturaren sektoreko profesional eta zale ugarirentzat, teknologia horrekin esperimentatzeko aukera ematen baitu ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko.

3.- ERREPLIKAK SORTZEKO TAILERRA:

Data: abenduak 5

Ordutegia: 09:30-11:30

Irakaslea: Mr. Q

Edukia: erretxinadun erreplikak eta silikonazko moldeak egitea, pasta polimerikoekin egindako objektuetatik abiatuta. Hainbat sormen-teknika konbinatzen dituen esperientzia praktikoa. Tailer honetan, parte-hartzaileek masa polimerikoko objektuak silikonazko eta erretxinazko moldeak erabiliz erreproduzitzen ikasiko dute. Horri esker, beren jatorrizko sorkuntzen erreplika errealistak sortuko dituzte.

Hiru tailerrek 2 orduko iraupena izango dute, eta Urola Kostako Udal Elkartearen instalazioetan egingo dira. Prestakuntza-saioen ondorengo egunetan, tutoretza- eta aholkularitza-saio pertsonalizatuak jasotzeko aukera izango da.

Tailerren inguruko xehetasun gehiago HEMEN

Izen-ematea

Izen ematea guztiz doakoa da eta programa osoan edo ikastaro zehatz batean eman daiteke izena. Interesdunek enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzi behar dute parte hartu ahal izateko. Bertan enpresaren izena (hala badagokio), parte hartuko duen pertsonaren izen-abizenak, emaila, telefonoa eta intereseko dituen ikastaroak adierazi behar dira. Izena emateko epea ikastaro bakoitza hasi baino 5 egun lehenago amaituko da.

Informazio gehiago:

Eli Uzkudun

Enpresentzako zerbitzua

enpresa@urolakosta.eus

943 890808