Eduki publikatzailea

Urola Kostako Udal Elkarteak saltokiaren online eta offline esperientzia konbinatzeko ikastaroa eskainiko du azaroaren 8tik abenduaren 4ra

Ikastaroaren helburua parte-hartzaileei bi espazioetan elkar bizi daitezkeen edukiak sortzen laguntzea eta beharrezko erramintak eskaintzea da

2023·10·31


Urola Kostako Udal Elkarteak antolatuta, saltokiaren online eta offline esperientzia konbinatzeko ikastaroa eskainiko da azaroaren 8tik 4ra. Ikastaro honek digitalizazioa du ardatz eta saltokien Internet bidezko eta aurrez aurreko esperientzien konbinazioa izango ditu oinarri. Hortik abiatuta, ikastaroaren helburua da parte-hartzaileei bi espazio horietan elkar bizi daitezkeen edukiak sortzen laguntzea eta horretarako beharrezkoak diren erramintak eskaintzea, batetik bestera estrapolatu daitezkeen alderdiak identifikatzeko gaitasuna har dezaten.

Guztira 8 saio eskainiko dira, 14:00etatik 16:00etara eta guztiak Urola Kostako Udal Elkartean. Jorge Malcorra eta June Aymat izango dira ikastaroaren gidariak eta saioak gaztelaniaz eskainiko dira. Egutegia ondokoa izango da: azaroak 8, 13, 15, 20, 22, 27, 29 eta abenduak 4.

Izen-ematea

Ikastaroetan parte hartzeko nahikoa da email bat bidaltzea enpresa@urolakosta.eus helbidera ondorengo datuak zehaztuz:

- IFZ / NAN

- Enpresaren izena

- Harremanetarako pertsonaren izen-abizenak

- Email-a

- Telefonoa

- Intereseko ikastaroa(k)

Datu horiek ikastaroen kudeaketarako soilik erabiliko dira.

Argibideak edo informazio gehiago

Enpresentzako zerbitzua (Eli Uzkudun)

enpresa@urolakosta.eus

943 890808