Eduki publikatzailea

Urola Kostako Udal Elkarteak udako lau tailer teknologiko dibertigarri antolatu ditu 8 eta 14 urte bitarteko haurrentzat

"Negutegia", "Negutegiaren automatizazioa", "Baratze birtuala" eta "Negutegia eta lorategi botanikoa" izango dira irailaren 4tik 7ra Urola Kostako Udal Elkartearen OpenLab gunean eskainiko diren lau tailerrak. Izen-ematea abuztuaren 28ra arte egongo da zabalik.

2023·08·02


Urola Kostako Udal Elkarteak "Negutegia eta errealitate areagotua" izeneko doako ikastaro dibertigarriak antolatu ditu uda sasoirako, 8 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta.

Tailer horiek Udal Elkarteko OpenLab espazioan egingo dira irailaren 4tik 7ra, eta teknologiaren eta errealitate areagotuaren mundua modu dibertigarri eta ludikoan aztertzeko aukera paregabea eskainiko die parte-hartzaileei.

Jasangarritasuna eta eraginkortasun energetikoa ardatz hartuta, ondorengoan dira eskainiko diren lau ikastaroak:

  • 1. Negutegia - Irailak 4 eta 5

Ikastaro honetan, parte-hartzaileek negutegiak muntatzen, lurrak eta haziak aukeratzen eta landareen antolamendua diseinatzen ikasiko dute. Gainera, teknologia aurreratuaren erabileran murgilduko dira, eskuzko argiztapen-, aireztapen- eta ureztatze-sistema txertatuz eta horiek pixkanaka-pixkanaka Halocode mikroordenagailuaren bidez automatizatuz. Halaber, Mblock bidezko programazioarekin, soluzio adimendunak diseinatu eta eraikiko dituzte, negutegiak eraginkorragoak eta energetikoki jasangarriagoak izan daitezen.

  • 2. Negutegiaren automatizazioa - Irailak 5 eta 6

CyberPi Go Kit kolore-pantaila duen mikroordenagailu bat da, hainbat sentsorez osatutakoa. Horrek STEAM, programazioa, robotika, Datuen Zientzia, Adimen Artifiziala eta IOT ikasteko tresna interesgarria bihurtzen du. Kasu horretan, bere potentzia guztia baliatuko da negutegi automatiko bat diseinatzeko eta optimizatzeko. Hauek dira erabili eta programatuko diren sentsore, eragingailu eta motorretako batzuk: motor-kontrolagailuak, serbokontroladoreak, LED matrizea, irristagailua, LED kontrolagailua, sentsore ultrasonikoa, tenperatura-sentsorea, hezetasun-sentsorea...

  • 3. Baratze Birtuala - Irailak 7

Errealitate areagotuaren tailer honetan, Baratze birtual proiektua garatuko da, gailu mugikorrekin eta Internetekin interkonektatua. Parte-hartzaileek eszena birtualak, elementuak eta atmosferak diseinatzeko, eraikuntzak eta objektuak 3Dn modelatzeko eta efektuak, argiak, soinuak eta trantsizioak txertatzeko aukera izango dute. Halaber, blokekako eta kodeko programazioa landuko da, baita errealitate areagotuko proiektuak ulertzeko eta garatzeko tresna espezifikoak ere.

  • 4. Negutegia eta lorategi botanikoa errealitate areagotuarekin - Irailak 7

Azken ikastaro honetan, negutegiaren teknologia Lorategi Botanikoaren mundu zirraragarriarekin konbinatuko da Errealitate Areagotuaren proiektu batean. Parte-hartzaileek sentsoreak, programak eta eragingailuak erabiltzeko aukera izango dute, landareen hazkundea optimizatzeko eta baliabideen aurrezpena sustatzeko.

Izen-ematea

Izen-ematea zabalik dago eta interesdunek abuztuaren 28ra eman ahal izango dute izena ondorengo galdetegia beteaz. Ikastaroak guztiz doakoak izango dira.

Ikastaro bakoitzeko ezinbestekoa izango da gutxienez 8 eta gehienez 16 pertsoneko taldea osatzea. Gutxieneko kopurura iristen ez bada, ezin izango da ikastaroa Aurrera eraman, eta izen-emate kopurua gainditzen bada, itxaron-zerrenda bat sortuko da, izena emateko hurrenkera errespetatuz.

Informazio gehiagorako

Urola Kostako Udal Elkartea

enplegua@urolakosta.eus

943 89 08 08