Berriak
Atzealdea

Urola Kostako Udal Elkartean eskatu behar da organikoaren eta errefusaren edukiontziak irekitzeko txartela

Derrigorrezkoa da txartela erabili eta hondakin frakzio bakoitza dagokion edukiontzian uztea. Erabat debekatuta dago hondakin poltsak edukiontzien kanpoaldeetan uztea

2021·06·30


Aurretik gainerako herrietan egin bezalaxe, Zarautzen duela hilabete gauzatu zen errefusaren eta organikoaren edukiontzien itxiera.

Eusko Jaurlaritzaren gomendioei jarraituz, Urola Kostako Udal Elkarteak 2020ko martxoan erabaki zuen errefusaren eta hondakin organikoen edukiontziak  irekita mantentzea; beti ere, Covid-19ak eragindako pandemiaren aurrean, herritarren eta bilketa zerbitzuko langileen osasuna eta segurtasuna babesteko helburuarekin.

Harrezkero, organikoaren edukiontzietan inpropioen kopuruak gora egin du eta errefusaren edukiontzietan ostalaritzako poltsa beltz asko agertu da. Horregatik, berriz ere errefusaren eta organikoaren edukiontziak ixtea erabaki da; hondakinak behar bezala gaika modu egokian sailkatzeko.

Txartel magnetikoak, Urola Kostako Udal Elkartean

Eskualde osoan, txartel bidez zabaldu behar dira organikoaren eta errefusaren edukiontziak. Derrigorrezkoa da hondakin frakzio bakoitza dagokion edukiontzian uztea eta erabat debekatuta dago hondakin poltsak edukiontzien kanpoaldeetan uztea.

Txartel bakoitza etxebizitzari dagokio, eta soilik irekitzen ditu norberaren etxebizitzari dagozkion bilketa puntuko organikoaren eta errefusaren edukiontziak.

Txartela galdu edota hondatuz gero, Urola Kostako Udal Elkartean eskatu behar da txartel berria.   

Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua

Aurrez aurreko Herritarren Arreta Zerbitzua:

  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiraler
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkarteko egoitza (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz)
  • Tel. 943 890808
  • hondakinak@urolakosta.eus

Herritarrei deia

Udal Elkarteak eta Zarauzko Udalak herritarrei gogorarazi nahi die hondakin frakzio bakoitza dagokion edukiontzian uzteko betebeharra; erantzukizunez jokatu eta edukiontzi-guneak errespetatuz.

Gune batzuetan izandako gorabehera informatikoak konpondu bitartean, datozen egunetan zenbait edukiontzi irekita mantenduko dira behin-behinean.  Gainontzean, ordea, beharrezkoa da txartela erabiltzea hondakin organikoak eta errefusa behar bezala sailkatzeko.