Iragarkiak
Atzealdea Urola Kostako Udal Elkartearen 2022ko lan eskaintza publikoa.
Urola Kostako Udal Elkartearen 2022ko lan eskaintza publikoa.
Urola Kostako Udal Elkarteko Batzar Nagusiak, 2022ko maiatzaren 18an egindako ezohiko bilkuran, besteak beste erabaki zuen, 2022ko lan eskaintza publikoa onartzea, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera. Halaber, erabaki zuen eskaintza hori Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara ematea, eta eskaintza horren laburpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluak eta azaroaren 7ko 16/1997 Legeak xedatzen duena betetzeko.