Diru-laguntzak
Atzealdea
Urola Kostako Udal Elkartearen diru-laguntzak eskualdeko enpresentzat, langabeak kontratatzeko (2019)
Eskabideak egin behar dira Urola Kostako Udal Elkartean. Epea amaituko da 2019ko irailaren 20an. Hemen dituzu oinarriak eta eskabidea egiteko eredu eta eranskinak.
2019·06·13
Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntza deialdia egin du eskualdeko enpresentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia), langabeak kontratatzeko.
Ikus baldintza eta diru-laguntzen ezaugarriak oinarrietan.
Eskabideak aurkezteko epea
- Hasi: deialdia Udal Elkartearen webgunean argitaratu eta hurrengo egunean. Deialdia eta oinarriak argitaratu dira, baita ere, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere (2019-07-18, 137.zk.).
- Amaitu: 2019ko irailaren 20an
- Ordutegia: 8:00-15:00
Eskabideak aurkezteko lekua
- Urola Kostako Udal Elkartea, Urdaneta bidea 6, Zarautz
Argibideak eta informazioa
- Urola Kostako Udal Elkartea, tel. 943890808, harrera@urolakosta.eus
Ondoren dituzu eskura oinarriak, eskabidea egiteko eredua eta zuriketak egiteko eranskinak.
OINARRIAK
ESKABIDEA EGITEKO ERANSKINAK
ZURIKETETARAKO ERANSKINAK
Lehen zuriketa: lehen ordainketa
Amaierako zuriketa: azken ordainketa
BESTE ERANSKINAK