Diru-laguntzak

Atzealdea Urola Kostako Udal Elkartearen dirulaguntzak eskualdeko enpresentzat, langabeak kontratatzeko

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatuta, 213.338 euroko partida bat bideratuko da eskualdeko enpresentzat, langabeak kontratatzeko. Eskabideak aurkezteko epea 2025eko urtarrilaren 31n amaituko da, eta laguntzak telematikoki eskatu beharko dira Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren bidez.

2024·12·19


Urola Kostako Udal Elkarteak dirulaguntza deialdia egin du eskualdeko enpresentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia), langabeak kontratatzeko. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatuta, 213.338 euro emango dira dirulaguntzatan, eskualdean enplegua sustatzen jarraitzeko. 

Izan ere, Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko garapen sozioekonomikoa sustatzea du helburu eta hain zuzen horri jarraiki eta besteak beste, enplegua lortzeko pertsonen aukerak hobetzeko eta enpresen lehiakortasunaren aldeko ekintzak bideratzeko laguntza lerro hau eskaintzen du. 

Xehetasunak hemen: