Diru-laguntzak

Atzealdea Urola Kostako Udal Elkartearen dirulaguntzak eskualdeko enpresentzat, langabeak kontratatzeko (2023)

Lanbide-Euskal Enplegu zerbitzuak finantzatuta, eskualdeko enpresentzat, eskualdeko langabeak kontratatzeko 224.905 euro emango dira dirulaguntzatan. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko urtarrilaren 31n amaituko da eta eskaerak telematikoki egin behar dira Udal Elkartearen egoitza elektronikoaren bitartez.

2024·01·08


Urola Kostako Udal Elkarteak dirulaguntza deialdia egin du eskualdeko enpresentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia), langabeak kontratatzeko. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatuta, 224.905 euro emango dira dirulaguntzatan, eskualdean enplegua sustatzen jarraitzeko. 

Izan ere, Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko garapen sozioekonomikoa sustatzea du helburu eta hain zuzen horri jarraiki eta besteak beste, enplegua lortzeko pertsonen aukerak hobetzeko eta enpresen lehiakortasunaren aldeko ekintzak bideratzeko laguntza lerro hau eskaintzen du. 

Xehetasunak hemen: