Eduki publikatzailea

Atzealdea Urola Kostako Udal Elkartearen euskararen erabilera areagotzeko plana martxan jartzera goaz

Plan honi esker erakundeko hizkuntza-irizpideak definitu, 2025-2027 plan estrategikoa egin eta lehen urterako ekintza plana definituko ditugu.

2024·09·23


Plan honi esker, herritarren hizkuntza eskubideak bermatuko ditugu, eta euskararen alde eman beharreko pausuak definituko ditugu. Erakundearen bide-orria izango da, eta  langileok zalantza egiten dugun gaietan nola jokatu zehaztuko digun gida izango da.

Urtea amaitu bitarte Ahize-AEKko hizkuntza aholkulariekin elkarlanean arituko gara UKUEko langileok. Gaur, esaterako, talde txikitan banatu eta hausnarketarako ariketa praktiko batzuk egin ditugu.