Eduki publikatzailea
2024·08·26
Atsegin handiz jakinarazten dugu iada zazpi enpresek baieztatu dutela energia alorreko aholkularitza programan parte hartuko dutela.
Enpresa hauek konpromisua adierazi dute energia-eraginkortasunarekin eta ingurumena zaintzearekin. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute beren jarduerak optimizatzeko eta energia-kostuak murrizteko. Parte hartuko duten enpresa hauek izaera eta tamaina ezberdinetakoak izan dira:
AIAn
- Txakoli Zudugarai
- Gazteategi
ORIOn:
- Altxerri Jatetxea
ZARAUTZen:
- Garay Sukaldeak
- Gesalaga Okelan
- Neie Ileapaindegia
ZUMAIAn:
- Pinturas Rubio
Energia alorreko aholkularitza programa, errendimendu operatiboa arriskuan jarri gabe, jasangarritasunean liderrak izan nahi duten enpresei zuzenduta dago. Parte hartzen duten enpresek hasierako energia-diagnostikoa eta gomendio pertsonalizatuak jasoko dituzte, lanerako baliabideak modu eraginkor batean erabili ditzaten.
Programa irailean hasiko da, eta oraindik plaza batzuk geratzen dira! Ekimenarekin bat egiteko aukerarik izan ez duen enpresa bat baldin bazara eta kostu operatiboak modu jasangarri batean murrizteko interesa baldin baduzu, izena ematera eta eskaintzen dituen onurak aprobetxatzera gonbidatzen zaitugu.
Ez galdu aukera! Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, mesedez jarri gurekin harremanetan energia@urolakosta.eus posta elektroniko edo 943 89 08 08 telefonoaren bidez.