Berriak
Atzealdea

Uztailetik urrira bitartean, digitalizazio arloko 7 tailer eskainiko dira

Ekintzaile, autonomo eta mikroenpresentzako prestakuntza

2021·06·15


SPRIren eskutik, Urola Kostako Udal Elkarteak OSTIRAL TEKNOLOGIKOAK izeneko egitasmoa antolatu du. Helburua da eskualdeko enpresei digitalizazioaren alorrean urratsak emateko eta estrategia digitalak garatzeko trebakuntza eskaintzea. Ekimen hau kokatzen da SPRIren “Inplantalariak” zerbitzuaren barnean.

Parte hartu ahal izango dute eskualdeko edozein enpresa-sektoretako (merkataritzakoak eta ostalaritzakoak izan ezik) 10 langile baino gutxiagoko mikroenpresek, autonomoek eta ekintzaileek.

Prestakuntza tailerrak

Guztira, 7 prestakuntza tailer eskainiko dira; aurrez aurre, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. Lan saio bakoitzak 3 orduko iraupena izango du; 09:30tatik 12:30tara.

Saio guztietan digitalizazioaren alorrean hobetu eta negozio bakoitzak bere estrategia digitala garatu ahal izateko baliabideak eskainiko dira.

Hona hemen prestakuntza-eskaintza osoa:

UZTAILEAN

  • 2021/07/02: Presentzia aktiboa Interneten: ezagutarazi zeure burua Interneten, iritsi bezero gehiagorengana eta lortu bezeroak fidelizatzea haien beharren araberako programazio digitaleko kanpainak abiarazita.
  • 2021/07/09: Zerbitzuak kanal berrietan saltzea eta eskaintzea: egokitu zure produktuak saltzeko eta zerbitzuak eskaintzeko duzun modua kanal digital berrietara.
  • 2021/07/16: TICKET BAI: ezagutu Foru Ogasunak eskuragarri jarri duen doako tresna.

IRAILEAN

  • 2021/09/17: Kudeaketa Digital Optimizatua: arindu eta sinplifikatu zure zereginak, berehala eta ondo antolatuta edukiko baitituzu lanei eta eskaerei buruzko informazioa eta haien egoerari buruzko datuak, bezeroei zerbitzua eraginkortasun handiagoz eskaintzeko. 
  • 2021/09/24: Administrazio publikoarentzako faktura elektronikoak sortzeko eta bidaltzeko gaitasuna.

 URRIAN

  • 2021/10/08: Arindu zure negozioa gailu mugikorraren erabilera inteligentearen bidez.
  • 2021/10/22: Zibersegurtasuna enpresa txikietan. Ezagutu eraso bat jasotzeko zer arrisku duen zure enpresak eta txertatu segurtasunerako baliabide digitalak.

Argibideak eta izena emateko

Prestakuntza tailerretan parte hartzeko, izen ematea Urola Kostako Udal Elkartearen bidez egin behar da. Horretarako ondorengo datuak beharko ditugu:

  • IZK/NAN            
  • Enpresaren izena           
  • Harremanetarako pertsonaren izen abizenak  
  • E-mail  
  • Telefonoa
  • Intereseko ikastaroa(k)

Datu horiek erabiliko dira, soilik, ikastaroen kudeaketarako.

Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresa Sustapeneko eta Enpresentzako Zerbitzuak

  • (Eli Uzkudun)
  • Tel. 943 890808, enpresa@urolakosta.eus