Eduki publikatzailea

Atzealdea Zabalik da “ElkarEKIN Lanean” programaren baitan hurrengo hilabeteetan emango diren 3 ibilbideen izen-ematea

Emakumeak Industrian, Zaindu Urola Kosta eta Urola Kosta Sukaldatzen: laneratzea sustatzeko 3 ibilbideren izen-ematea zabalik dago, eta urriaren 3 izango da azken eguna.

2025·08·21


Gipuzkoako Foru Aldundiko ElkarEKIN Lanean estrategiak pertsonen laneratzea sustatzea du helburu. Elkar-EKIN Lanean programaren baitan, eta pertsonen laneratzeko prozesuan, hainbat prestakuntza edota ibilbide jarriko dira martxan. Baldintza izango da langabezia egoeran egotea eta ibilbidea amaitzean lanerako eskuragarritasuna eta aukera izatea.

  • Emakumeak industrian: 2025/10-2026/03 15:00-20:00 (ZARAUTZ) - Urriak 3 izen-emate azken eguna. Lanbide ziurtagiria: FMEE0108 - Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak (440 ordu) + Zeharkako prestakuntza (20 ordu) + Akonpainamendua
  • Zaindu Urola Kosta: 2025/10-2026/03 15:00-20:00 (ZARAUTZ) - Urriak 3 izen-emate azken eguna. Lanbide ziurtagiria: SSCS0208 - Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta ematea (450 ordu) + Euskara prestakuntza (20 ordu) + Akonpainamendua
  • Urola Kosta Sukaldatzen: 2025/10-2026/07 14:30-19:30 (ZARAUTZ) - Urriak 3 izen-emate azken eguna. Lanbide ziurtagiria: HOTR0408 Sukaldaritza (810 ordu) + Euskara prestakuntza (20 ordu) + Akonpainamendua
  • Urola Kosta Estetika: 2026/02-2026/06 15:30-20:30 (ZARAUTZ). Lanbide ziurtagiria: IMPE0108 - Estetikako zerbitzu osagarriak (360 ordu) + Euskara prestakuntza (20 ordu) + Akonpainamendua

Izena emateko interesa dutenek hainbat aukera izango dituzte: zuzenean eman dezakete izena, mezu elektroniko bat bidalita (lanpoltsa@urolakosta.eus), telefonoz deituta (943890808), edo Urola Kosta Lan Poltsako datu-basean sartuta, bere profileko prestakuntza atalean.