Eduki publikatzailea

Atzealdea Zabalik dago ADT4Blue programa europarraren bigarren deialdiko epea

2
2025eko maiatzaren 28tik uztailaren 28ra bitartean egongo da irekita ADT4Blue (Advanced Digital Technologies for the Blue Economy) programa europarraren bigarren deialdia. Ekimen honen helburua da teknologia digital aurreratuen erabilera sustatzea ekonomia urdinaren esparruan.

2025·06·02

Azelerazio-programa hau zuzenduta dago enpresa txiki eta ertainetara, ekintzaileengana, berrikuntza-proiektuak garatzen dituzten startup-etara, lan-taldeetara eta profil indibidualetara, betiere itsas ingurunearekin lotutako eraldaketa digitalaren arloan ezagutza eskuratu eta proiektuak garatu nahi dituztenentzat.

Programak prestakuntza espezializatua eta laguntza eskaintzen du, eta 11 erronka jorratzen dira Ekonomia Urdineko 8 domeinutan: kostako eta turismo soluzioak, komunikazioa, data analytics, portuko ekintzak, itsasoko energia berriztagarriak, itsas garraioa, akuikultura eta arrantza, eta itsas monitorizazioa, kontserbazioa eta itsas ekosistemaren babesa.

ADT4Blue programaren helburu nagusia da itsas sektorearekin lotutako alorretan hazkunde jasangarria, berritzailea eta lehiakorra bultzatzeko irtenbide digitalen garapena sustatzea.
Deialdiari buruzko informazio gehiago eta izen-emateko esteka proiektuaren webgune ofizialean daude eskuragarri.

1 2