Eduki publikatzailea
Atzealdea ZAINDU LAN POLTSA zabaldu du Urola Kostako Udal Elkarteak, ZAINDU UROLA KOSTA programaren harira
2023·03·28
2022ko abenduan eman zion hasiera Urola Kostako Udal Elkarteak “Zaindu Urola Kosta” ekimen berriari, eskualdean zaintza arloan dauden beharrei erantzuna emateko.
Izan ere, aurreikuspenen arabera, datozen urteetan mendekotasun-tasak gora egingo du, eta, ondorioz, zaintzari lotutako enpleguak ere gora egingo dute. Eskainiko den zaintza zerbitzua kalitatezkoa izatea garrantzitsua da, eta, hori da, besteak beste, “Zaindu Urola Kosta” programaren helburua.
ZAINDU lan poltsa
Orain, “Zaindu Urola Kosta” programaren barnean, “Zaindu lan poltsa” jarri du abian Udal Elkarteak programan pate hartzen duten eragileekin batera, hain zuzen zaintza sektoreko eskaintzak kudeatzeko eta zaintza sektorean lan egin nahi duten langileak lan poltsan izena emateko, sektorean dauden eskaintzei ahalik eta erantzun azkarrena eta hoberena emateko.
Lan poltsa hau zaintzaileak behar dituzten familiei zein erakundeei edota zaintza sektoreko eskaintzetan parte-hartu nahi duten langileei zuzenduta dago.
Lan poltsan izena emateko, edota zaintzaileak lortzeko, nahikoa da 943 89 08 08 telefonora deitzea edota lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idaztea (Olaia Sainz / Vanesa Garcia).
Zaintzaileen kasuan, behin izena emanda, pertsona hauek lehentasuna izango dute eskaintzak kudeatzeko unean. Hori horrela, zaintza arloko eskaintza bat dagoenean, posta elektroniko bitartez jasoko dute horren berri, baita lanpostu horretan izena emateko jarraibideen berri ere.
Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko:
Enplegu Zerbitzua (Vanesa Garcia, Olaia Sainz)
- Tel. 943890808
- lanpoltsa@urolakosta.eus