Eduki publikatzailea
Atzealdea ZAINDU UROLA KOSTA prestakuntza ekimenean izena emateko epea zabaldu da
2022·12·02
Etorkizuneko aurreikuspenen arabera, mendekotasun-tasak gora egingo du datozen urteetan. Hori dela eta, zahartzeak garrantzia izango du, eta, hortaz, zaintzari lotutako enpleguak gora egingo dute. Horrekin batera, adineko pertsonek kalitatezko zaintza behar dute, eta, zaintzaileek, horretarako kualifikazioa izan behar dute, mendekotasuna duen pertsonari behar duen arreta egokia emateko. Horrek eskatzen du, prestakuntza teknikoez gain, zeharkako gaitasunak ere bereganatzea.
Hori aintzat hartuta, Urola Kostako Udal Elkarteak “Zaindu Urola Kosta” prestakuntza ekimen berria jarri du martxan. Ekimen hau, zaintza alorrean lan egin nahi duten eskualdeko herritarrei zuzenduta dago eta helburu du eskualdean zaintza arloan dauden edo egon nahi duten zaintzaileek gaitasun tekniko zein zeharkakoak jaso eta barneratzea.
Ekimena abian jartzeko, eskualdeak Gipuzkoako Foru Aldundiak “Elkar-EKIN lanean” enplegagarritasunerako eta aktibazio inklusiborako estrategia eta Lanbide- Euskal Enpleguak diru-laguntzaren xederako ematen dien finantzaketa bidez aurrera eramango den ekimena
Prestakuntza programaren xehetasunak
Ekimen honen bitartez 2022-2024 bitartean eskainiko da prestakuntza eta hain zuzen 2022ko abenduan emango zaio hasiera, 3 modalitateko prestakuntza aukera eskainiz.
Eskainiko den prestakuntza, Lanbide Ziurtagiri osoa izango da: SSCS0208 Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte-eta osasun arreta (2. Maila) profesionaltasun ziurtagiria. 3 prestakuntza aukera emango dira:
- Nahieran: Ostiral arratsaldeko eta larunbat goizeko ordutegian (ordutegia zehazteko)
- Aurrez aurre: Astelehenetik ostiralera 15:30-19:00 ordutegian
- Online (teleformazioa)
370 orduko prestakuntza teoriko-praktikoa izango da eta 80 orduko praktika prozesua.
Era berean, ZAINTZA UROLA KOSTA proiektua gauzatzeko eta pertsonak lan mundu arruntean txertatzeko Urola Kostako Udal Elkarteak eskualde-sare bat osatuko du ondorengo eragileekin:
- Eskualdeko Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzua
- Eskualdea osatzen duten bost udaletako Gizarte Zerbitzuetako saila (Aia, Getaria, Orio, Zarautz, Zumaia)
- Zarauzko Udaleko immigrazio saila
- Oteitza Lizeo Politeknikoa
- Urola Kostako Ikaskuntza Bitartekaritza Zerbitzua (Ikaslan Gipuzkoa)
- Pinpirin Orio SL
- Matia Fundazioa - Otezuri egoitza
Izen ematea
Izen ematea oraindik zabalik dago, 2022ko abenduaren 14ra arte.
Oteitza Lizeo Politeknikoko idazkaritzara deitu behar da: 943111000 (Ainhoarengatik galdetu)
Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko:
Enplegu Zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)
- Tel. 943890808
- lanpoltsa@urolakosta.eus