Eduki publikatzailea

Atzealdea Zaintza sektorean kontzientzia indartzeko eta hausnartzeko, doako bi jardunaldi dinamiko eta praktikoak eskainiko dira abenduan, Zaindu Urola Kosta ekimenaren baitan

Zaintza sektorean lan egiten duten edo egin nahi duten zaintzaileei zuzendutako sentsibilizazio jardunaldia abenduaren 18an izango da Dependentzia egoeran dauden pertsonen sendikoei, zaintzaren inguruko sentsibilizazio jardunaldia, 2023ko abenduaren 19an izango da

2023·12·05


Urola Kostako Udal Elkarteak Zaindu Urola Kosta ekimena jarri zuen martxan 2022an, eskualdeko hainbat eragileekin batera, zaintzaren inguruan ekimen desberdinak lantzeko. Helburua da zaintza sektorea profesionalizatzea eta sektorean kalitatezko enplegua sustatzea.

Horren baitan, abenduan doako bi jardunaldi egingo dira, modu praktikoan biak, eta hausnarketarako bidea irekiko duten metodologiak erabiliko dira, bakoitzak, bere lekutik, dependentzia duten pertsonen balio eta eskubideak ezagutzeko, errespetatzeko, eta, azken batean, kalitatezko zaintza lortzeko.

Jardunaldien helburua izango da kontzientzia etikoa sustatzea, parte-hartzaileei pertsonen zaintzak duen garrantzia ulertarazten eta eguneroko lanean erabaki etikoak hartzearen garrantzia ikustarazten: familia zein zaintzaileen arteko mugak, harremanak, laneko ohiturak, tratua… Dinamika eta adibide praktiko bidez, dependentzia duten pertsonekiko enpatia landuko da, beharrak, ardurak edota desioak errekonozituz.

Zaintza sektorean lan egiten duten edo egin nahi duten herritarrei zuzenduriko jardunaldia

  • Noiz: 2023/12/18
  • Ordutegia: 16:00 - 18:30
  • Non: Oteitza Lizeo Politeknikoan (Gipuzkoa Kalea, 5, 20800 Zarautz)
  • Nork eskainia: Eulen Servicios Sociosanitarios

Dependentzia egoeran dauden pertsonen familiei zuzenduriko jardunaldia

  • Noiz: 2023/12/19
  • Ordutegia: 16:00 - 18:30
  • Non: Oteitza Lizeo Politeknikoan (Gipuzkoa Kalea, 5, 20800 Zarautz)
  • Nork eskainia: Eulen Servicios Sociosanitarios

Izen ematea

Izen-ematea dagoeneko zabalik dago eta interesdunek Urola Kostako Udal Elkartera deitu (943890808) edo lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatzi behar dute.

Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko

Urola Kostako Udal Elkartea

Enplegu zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)

  • Tel. 943890808
  • lanpoltsa@urolakosta.eus