Diru-laguntzak

Atzealdea Zarauzko Udalaren diru-laguntzak 2016: enpresak sortzeko, lanpostuak sortzeko eta inbertsioak egiteko.

Eskabideak egin behar dira Urola Kostako Udal Elkartean. Epea amaituko da irailaren 30ean. Hemen dituzu oinarriak eta eskabidea egiteko eredu eta eranskinak.

2016·07·14


Zarauzko Udalak ekintzailetza, enpleguaren sorrera eta enpresen lehiakortasuna sustatzeko diru-laguntza deialdia egin du, Zarauzko ekintzaile eta enpresentzat.

Deialdiak 3 diru-laguntza mota ditu:

  • Enpresa sortzeko diru-laguntzak: 2016an zehar enpresa sortu duten ekintzaileentzat (edo urtea amaitu aurretik sortuko dutenentzat).
  • Lanpostuak sortzeko diru-laguntzak: 2016an zehar langileak kontratatu dituzten enpresentzat edo autonomo gisa alta egin dutenentzat (edo urtea amaitu aurretik egingo dutenentzat).
  • Inbertsioak egiteko diru-laguntzak: 2016an zehar inbertsioak egin dituzten enpresentzat (edo urtea amaitu aurretik egingo dituztenentzat).

Diru-laguntza deialdi hori Urola Kostako Udal Elkarteak kudeatuko du eta, beraz, eskabideak Udal Elkartean aurkeztu behar dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz).

Diruz lagunduko dira 2016an garatzen diren jarduerak, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, hau da, epealdi horretan sortutako enpresak, egindako kontratazioak eta inbertsioak. Kasu batzuetan eskaera egiten den unean jarduera burututa egongo da, hau da, enpresa sortuta, langilea kontratuta edo inbertsioa eginda. Beste batzuetan, berriz, ez, enpresa, kontratazioa edo inbertsioa egingo delako deialdia argitaratu eta gero. Kasu bakoitzean eskabide eredu jakin bat erabili behar da.

Eskabideak aurkezteko epea

  • Hasi: deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean. GAO 2016-07-18, 136 zk
  • Amaitu: 2016ko irailaren 30ean
  • Ordutegia: 8:00-15:00

Eskabideak aurkezteko lekua

  • Urola Kostako Udal Elkartea, Urdaneta bidea 6, Zarautz

Argibideak eta informazioa

Ondoren dituzu eskura oinarriak, eskabidea egiteko ereduak (orokorra eta diru-laguntza mota bakoitzarena) eta zuriketak egiteko eranskinak.

OINARRIAK

ESKABIDEA EGITEKO ERANSKINAK

Ondoko eranskinetako bat aurkeztu behar da eskabide orokorrarekin batera, eskatzen den diru-laguntza-motaren arabera:

  • B eranskina: Enpresak sortzeko eskaera: sortuta baldin badago
  • C eranskina: Enpresak sortzeko eskaera: sortu gabe baldin badago
  • D eranskina: Lanpostuak sortzeko eskaera: kontratazioak
  • E eranskina: Lanpostuak sortzeko eskaera: autoenplegua
  • F eranskina: Inbertsioetarako eskaera: inbertsioa eginda baldin badago
  • G eranskina: Inbertsioetarako eskaera: inbertsioa egin gabe baldin badago

ZURIKETETARAKO ERANSKINAK

Zuriketak: enpresen sorrera

  • H eranskina: Enpresari alta eman izana, lehen ordainketa %20
  • I eranskina: Enpresak 4 hilabete betetzea, bigarren ordainketa %30
  • J eranskina: Enpresak 10 hilabete betetzea, azken ordainketa %50

Zuriketak: lanpostuen sorrera

  • K eranskina: Kontratazioak: kontratua egin izana, lehen ordainketa %50
  • L eranskina: Kontratazioak: diruz lagundutako epealdiaren amaierako zuriketa, azken ordainketa %50
  • M eranskina: Autoenplegua: autoenplegatu gisa alta eman izana, lehen ordainketa %50
  • N eranskina: Autoenplegua: diruz lagundutako epealdiaren amaierako zuriketa, azken ordainketa %50

Zuriketak: inbertsioak

Diru-laguntzen erabakia

Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak 2016ko azaroaren 8ko ebazpenaren bidez erabaki ditu Zarauzko Udalak enpresak sortzeko, lanpostuak sortzeko eta inbertsioetarako egindako diru-laguntza deialdiaren eskabideak.

Ondoko fitxategian duzu diru-laguntza lerro bakoitzean emandako diru-laguntzen informazioa: lehendabizi enpresak sortzeko diru-laguntzak agertzen dira, ondoren lanpostuak sortzeko diru-laguntzak (kontratazioak eta autonomoak) eta, amaitzeko, inbertsioetarako diru-laguntzak.

Diru-laguntzen erabakia