Agenda

Atzealdea Zibersegurtasuneko araudiak eta ziurtagiriak jardunaldia

Zibersegurtasunaren arloan dauden legezko betebehar eta ziurtagiri ezberdinak ezagutuko dituzte; eta horrez gain, benetako ezarpen-prozesuei buruzko esperientziak partekatzeko aukera ere izango da: ISO 27001, NIS2 eta ENS*
23 MAR

Martxoaren 23an, 09:15etik 11:15era, Urola Kostako Udal Elkarteko egoitza nagusian (Urdaneta bidea 6, Zarautz).

Eskualdeko enpresetako IT eta OT arduradunentzat.

EGITARAUA

09:15 – 09:20  Parte-hartzaileei ongietorria.
09:20 – 09:55  Industria-enpresa baten betebeharrak zibersegurtasunaren arloan: NIS2* araudia, ENS* eta ISO 27001 ziurtagiria.
09:55 – 10:25  Europan konektatutako produktu digitalak merkaturatzeko etorkizuneko betebeharrak: CRA*.
10:25 – 10:40  SPRIren eta GFAren dirulaguntzak zibersegurtasun arloko proiektuak abian jartzeko.
10:40 – 10:55  ZIUR-ek konektatutako produktu industrialek Europako zibersegurtasun araudia betetzeko abian jarri duen azelerazio-programaren aurkezpena.
10:55 – 11:10  Eztabaida irekia eta esperientzien elkartrukea.
11:10 – 11:15  Jardunaldiaren itxiera.

*NIS2 (Network and Information System Directive 2), ENS (Esquema Nacional de Seguridad), CRA (Cyber Resilience Act).